Garapen Profesionala

2019/04/15
Garapen-profesionalari buruz ertzaintzako hainbat sindikatuk zabaltzen ari diren informazioa, orain 8 urte entzun genuena berriro entzutea besterik ez da; orduan hala eta orain hola.
Garapen-Profesionalaren “akordioa” 2012koa da, eta ordutik hona kolektiboari diru-kopuru ordainketak jakinaraziz egin diren idazkiak ugariak izan dira, nahiz eta inoiz egin ez. Esne-saltzailearen ipuina behin eta berriz; gehiegitan.
 
Polizia Legeari gaur egun egingo zaion aldaketa, bosgarrena da; eta lehenengo zirroborrotik bertatik, hau da 2015etik, garapen-profesionala jasotzen zen; Enplegatu Publikoaren Legea izatekoa denaren zirriborroan jasotzen den bezalaxe. Hortaz, ezer berririk ez.
 
Beraz, garapen-profesionalari buruz sindikatu horiek zabaltzen ari diren informazioa joko-tranpati bati estaldura ematea besterik ez da. Hain zuzen ere, halako edo holako alderdi-politikok garapen-profesionala erdietsi dutela saldu ahal izateko; benetan 103 mahaian adostu eta negoziatu beharreko gaia denean.
 
Nahiz eta guztiok ikusi izan ditugun diru-kopuru batzuk apain asko taula batzuetan ipinita; egia da Legeak berak soilik ez duela diru-kopuru horiek ordaintzerik baimentzen, hain justu ere aurrekontu-partida bat egon behar baita horretarako. Aurrekontu-partida hori, berriz, dagokion epeari lotuta, EAEk  aurrekontu-oreka eta finantza-iraunkortasun helburuak erdiestea ahalbidetzen duenaren araberakoa da. Izatez 2020tik aurrera, eta atzera-eraginik gabe