Garapen profesionalerako sistema deialdia argitaratu da

2021/08/19
Gaur, abuztuaren 13a, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu da Ertzaintzako Garapen Profesionalerako Sistemara sartzeko lehen deialdia. Sistema horretan sartzeko eskaerak egiteko epea 2021/08/14 ean hasten da, eta 2021/09/13 ean bukatu

Deialdi horretan parte hartzeko eskaera borondatezkoa da, eta zerbitzu aktiboan edo bigarren jardueran dauden langileek, elektronikoki eta Eizu enplegatuaren Atariaren bidez (giza baliabideak kudeatzeko aplikazio informatikoa) baino ezin izango dute egin. Eskabide-zenbakiaren bidez identifikatuko dira prozedura honetan parte hartuko duten pertsonak.

Saileko sareko PCetako windows mahaigain guztietan atariko esteka gaituta dago. Garrantzitsua da sarbide-gakoa erabilgarri egotea. A) gako aktibatu gabea, b) gako iraungia, c) pasahitza ahaztua . Arretara deituta konponduko da. Arreta zerbitzuaren telefono zenbakia: 68151, edo kanpotik deituz gero: 946078151.

2019ko, 2020ko edo 2021eko ekitaldietan zerbitzu aktiboan edo bigarren jardueran egon diren eta deialdi hau argitaratu aurretik urte horietako
batean funtzionario-izaera galdu duten langileak:

  1. Adinagatiko edo ezintasunagatiko erretiroa hartzeko, ebazpenaren 2. eranskina bidali beharko da ertzaintza-karrera-profesionala@seg.euskadi.eus helbide elektronikora, behar bezala beteta, Nortasun Agiri Nazionalaren kopiarekin.
  2. Hildakoen jaraunsleek aurkeztu ahal izango dute eskabidea, eta honako hauek bidali beharko dira helbide elektronikora: ertzaintza-karrera-profesionala@seg.euskadi.eus, 3. eranskina, heriotza-ziurtagiriaren kopia, eskatzailearen NANaren kopia eta oinordeko edo oinordeko izatearen egiaztagiria. Gainera, dokumentazio hori (benetako kopia) posta arruntez bidali beharko da Ertzaintzako Langileen Kudeaketa eta Administrazio Arlora.

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 2koa, Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez gara-pen profesionalerako sistemaren mailaketa-prozeduraren deialdia egiten baita ezarpen-aldian, Ertzaintzaren karrerako funtzionarioentzat.