Gasteizko Legebiltzarrean segurtasun eza

2014/08/19
ELA-Ertzaintzak salatzen du Gasteizko Legebiltzarra eta Lehendakaritzaren segurtasun zerbitzua ematerakoan erakunde hauetarako ezarrita dagoen gutxiengoaren azpitik egin dela.

Pertsonalaren gabeziak, eta, Egoitzetako Segurtasunaren Unitate buruak Gasteizko Legebiltzarraren eta Lehendakaritzaren sergurtasuna bermatzen zauden agenteak Berrozira lekualdatzeak eragin du egoera larri hau.

ELA-Ertzaintzarentzat oso larria eta ulergaitza da lekualdatze agindua Unitate arduradun gorenagandik eman izana eta gadetzen dugu erabaki hau ematerakoan Segurtasun Saildubura den, Estefania Beltran de Heredia andreak, berarekin bat eginda izan ote den.

ELA sindikatutik berriro ere salatzen dugu pertsonal gabezia, eta, Segurtasun Sailaren arduradunen aldetik ematen den utzikeria eta arduragabekeria.