Gaur Sailak negoziatzeko batere borondaterik ez duela erakutsi ondoren erreskateko kolektiboak karguei-uko egiteari eusten dio

2015/01/08
ELAk Sailari exijitzen dio ordutegia aldatzen duen ebazpenaren indargabetzea

ELAren iritziz Segurtasun Sailaren ordezkariek Erreskate eta Zaintza Unitateko kideekin egindako bileraren ondoren bi gauza argi gelditu dira: alde batetik, Sailaren ordezkarien aldetik ez dagoela inolako negoziazio borondaterik, eta bestalde, EZUko agentek egiten duten lanaren eta zerbitzu honetako kideek beharrezkoa duten etengabeko trebakuntza eta entrenamendu premien berririk ez dutela.

Erreskate eta Zaintza Unitateko kideek Sailaren ordezkarien aurrean erakutsi duten  sumindura agerikoa izan da bilera osoan zehar. Izan ere, ez da gutxiagorako izan erreskatatzaileek egiten zituzten eskaerei erantzuna emateko agertu duten gaitasun eza ikusita.

ELAren iritziz astakeria eta axolagabekeria galanta da Sailaren ordezkariek unitate honetako kideek egiten duten lana gutxietsi izana, eta, beste batzuk egingo dute lan hau esanez beraiek soilik sortzen ari diren arazoa konpondu nahi izatea. Sailaren ordezkariek jakin beharko lukete ez dela titulua izateagatik erreskatatzailea izaten. Erreskatatzailea urtetako lanaren indarrez egiten da, eta, gainera, berarekin batera lanean ari denarekiko erabateko konfiantza eta ezagutza beharrezkoak dira, sortzen diren zailtasunen aurrean bere lankidearen erantzunak ezagutu ahal izateko.

Sail honek inposatu duen egutegi aldaketak, ez die soilik kaltetuei ekonomikoki eragiten, horrez gain, larriena, eta, gehiengoaren karguari-uko egitearen arrazoia izan da; egutegi honekin gutxiengo segurtasun bermeekin erreskateak egitea ezinezkoa dela da (ez erreskatatu denarentzat eta ezta erreskatatzailearentzat ere), kasik ezinezkoa da lan honek eskatzen duen mailan entrenamenduak egin ahal izatea, eta, gaueko ordutegian egongo den pertsonala benetan bertan egon dela esateko besterik ez da.

ELAk berriro ere Segurtasun Sailburuari eskatzen dio bere akatsa onartuz, EZUaren lan-egutegia aldatzen duen ebazpena indargabetzeko beharrezkoak diren aginduak eman ditzala, eta, berehalaxe erabaki hori hartu duena kargutik kendu dezala.