Gervasio ertzaineei barre egiten die

Gervasio Gabirondiok Ertzaintzako ikerketa zerbitzua, aurrekaririk gabeko kaos egoera larrian utzi du. Horrez gainera deskalabruaren erruduntzat Espainiako polizia jo du dela esatea lotsagabetu egin da, bera bakarrik erantzule denean.
Baldar honek, orain iseka egiten digu ertzain guztioi SC-ko boluntarioak eskatzen Guardia Ikerketarako lana egiteko, berak zerbitzu hori desegiten duen bitartean.
Hainbestekoa da bere nagusikeria non SC-ko ertzainei “kolaborazioa” eskatzen die, baina inolako ordainik gabe ikerketa lanak burutzearren. Oso ahaltsu sentituko da langileei modu honetan barre egiten badie.
Herritar Segurtasuneko arloan lan egiten duten ertzaineei, zentzugabekeria honetarako boluntario gisa ez aurkeztea eskatzen dizuegu. Ez uste gure Ikerketa Zerbitzuko lankideei lagunduko diezuela. Guztiz kontrakoa, lotsagabe honen ikerketa zerbitzuaren desegitearekin bat egingo duzue.
Irain honetan parte hartzea, azken urteetan gure kolektiboak pairatzen hari dituen lapurretan eta baliabide eskasietan sakontzea izango da.
Beraz ez lagundu Gervasio ertzaintzako langileei egindako irain berri honetan.