Gure osasunaren alde lemapean, ELA eta ErNE elkartaratzea

Gure osasunaren alde lemapean, ELA eta ErNE elkartaratzea
Lemapean "GEURE OSASUNAREN ALDE, ERTZAINTZAN ERE, PREBENTZIO LEGEA BETE!, Lan Arriskuetarako Prebentzio Arloko Alorburuak bilera deia egin die Lan Prebentzio eta Osasun delegatuei; eta, aldi berean, hau da: ostegunean, hilak 15, 11:30etan, ELA eta ErNE sindikatuok, Erandioko Segurtasun Sailaren eraikinaren aurrean elkartaratzea egingo dugu.

Protesta-elkartaratze honekin erakunde biok, gai honetan ere, Sailak duen jarrera salatu nahi dugu. Egin-eginean ere, ez baitu aitortzen Lan-Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen urratze eta hutsegite larriak egin dituela (besteak beste, polizia-zientifikoa, eta BBII). Halaber, adierazten du, beti, legedia zorrozki bete izan duela. Gure ustez, agerian uzten du,  ez bakarrik egiari huts egiten diola; baizik eta, gainera, salatu diren gertaerak saihestearren oraindik ez duela ezer egin. 

Bide beretik, salatu nahi dugu aurkeztu diren salaketen aurrean Sailak agertzen duen hutsikeria: besteak beste, polizia egoitzetako egokitze-lanak direla-eta, autoen-parkea, etab...Eta, baita, lan-istripuak ikertzeko ezer ez egitea ere; bereziki, oso  lesio larriak edo heriotza ondorio izan dituztenak.

ZURE OSASUNAREKIN EZ JOLASTU, ZURE ESKUBIDEAK DEFENDATU!