Hauteskundeak 2017

2017/10/20
Azaroaren 30eko hauteskunde sindikalen une honetan ZEUK duzu erabakitzeko aukera. Zuk erabakiko duzu erakunde bakoitzak urte hauetan egin duen lana balioetsi ala ez. Gaur egungo abagune honetan oso garrantzitsua da hauteskunde hauetan ertzain guztion parte hartzea; eta, baita, datozen urteetan ordezkatu eta defendatuko gaituzten pertsonak aukeratzea ere.

ELA sindikatutik egin dugun sindikatu-ekintza guztia gogoratu nahi dizugu. Hain zuzen ere, gure xede bakarra izan da: merezi dugun begirunea berreskuratzea, kendu dizkiguten eskubideak bezalaxe, eta sinatutako Akordioa betearaztea.

Ertzaintza izan bait da lan-baldintzen prekarizazioaren, eta, gizarteari berari eman beharreko zerbitzu publikoaren kaskartze adibide garbia. Orain arte, inoiz ere ez bait da ezagutu hain politika bidegabea, hain antisoziala eta hain aldebakarrekoz kudeatua izan den garairik. Azken urte hauetako errealitate iraunkor  hori aldatzeko ipini dugu gure indar guztia; eta, hori guztia errotik aldatu nahian,   murrizketa politiken aurka egin nahi izan duten erakundeetan bilatu izan ditugu bidelagunak.

 

  1. urtean: ordurarte kendutakoa berreskuratzeko eta ordurarte sinatutakoa betearazteko mobilizazioa eta konfrontazioa beste biderik ez zegoela adostea lortu genuen sindikatu erakunde guztiok. Guztiok elkarturikindarraren arrazoia genuen, eta, baita, arrazoiaren indarra ere.

 

  1. urtean: lapurtu zizkiguten eskubideetako bat bera ere berreskuratu gabe, ez dakigu zeren truke, erakunde batzuk borroka bertan behera utzi zuten, eta guztion aurrean hartutako konpromisoak apurtu zituzten.

 

ELAk EMANDAKO HITZARI EUSTEN DIO

  1. urtearenurriko hilabete honetan, Eusko Legebiltzar aurrea soilik kontuan hartuta, ehun salaketa-elkarteratze egitera iritsi gara; NEGOZIOAZIOA eskatuz eta SINATUTAKOA BETETZE aldera jardun dugu.

Egin-eginean ere:

Inolako borrokarik gabe, gure eskubideen heriotza-akta sinatzea besterik egiten ez duen sindikatuak, ez du zure babesik merezi. Murrizketen bidez kendutakoa itzultzea, eta inposizioari aurka egitea, ezin da lortu negoziatzeari uko egin eta arrabola ezartzen duenarekin bat eginez.

ELA sindikatuak gehiengoa zuenean bai, orduan bai, Ertzaintzako ertzainen lan-baldintzak eta eskubideak gainerako polizia guztientzat erreferente ziren. Eta, orain zer?

“Pisuzko aldarrikapenetaz” EZ HITZ EGITEARREN, osotasunean beharrean, nork egin zuen negoziazio kolektiboa pusketaka? Hondatuko gaituzte...

azaroaren 30ean ZEUK hautatuko duzu. Eta bi aukera dituzu: egunak joan eta egunak etorri, gobernu honi etengabeko aurrez aurrekoa eginez, kalean borrokan ari diren erakundeak hautatu; ala, aspaldi hori utzi eta  politika murriztaileak eta inposizioa darabilen Segurtasun Sailari  oxigenoa emanez, guk egindako lanaren etekina noiz jasoko eserita zain daudenen  artean hautatu.