Hauteskundeak ertzaintzan

14/09/26 INFORMAZIO OROKORRA ETA BOLETINA
Dagoeneko jakingo duzuen bezala urriaren 30ean izango dira. Unitate desberdinetan argitaratu diren hautesle-erroldaren erreklamazioak egiteko epea irailaren 27an bukatzen da.
HAUTAGAIAK: Urriaren 4ean hautagaiak aurkezteko epea bukatzen da, beraz, zuetako baten batek hautagai izan nahi balu oraindik adierazteko garaiz zaudete.
AURREZ EGIAZTATUTAKO BOTOA: oso garrantzitsua da bozketa egunean doakion zentrura lanera joango ez den ertzain orok, bai 2. edo 4. taldekoak izateagatik edo lizentzia, baimen, opor, lan-baja, eta abar…dela ere, bere eskubidea gauzatuz, aurrez egiaztatutako botoa ematea. Era honetako botoen kudeaketa urriaren 6 eta 23aren bitartean egin behar da. Bozka hau egin liteke nor bera hautesle erroldatua dagoen Unitatean edo Donostia (Ondarreta), Bilbo, Gasteiz, Oiartzun, Iurreta eta Erandion. Ikastegian ikastaroren bat egiten ari den pertsonalak Iradierren egin dezake.