Hauteskundeak Ertzaintzan

2014/08/07
Segurtasun Sailburuak eta ESANek hauteskunde sindikalak deitu dituzte Ertzaintzan, lau sindikatu negoziazio mahaitik altxatuta egonda

Segurtasun Sailburuak, ESAN sindikatu laguntzaileak horrela eskatuta, Hauteskunde Sindikalak konbokatu ditu Ertzaintzan. Biak ala biak interes handia daukate, guztiok hauteskunde dinamika batetan murgiltzeko, Sailburuak negoziazio borondate eza justifikatu ahal izateko eta bigarrenak, Departamentu honek esaten duen ekintza orori men egiten diola ikustaraztea ekiditeko.

Bi aldeak administrazioarekin lagun eta estaldura emango  dion sindikalismo ahul baten beharra dagoela argi uzten digute, batez ere aurrean dauzkagun garai zailetarako: LZ berria, Ertzain-etxeen itxiera, “Horizonte 2016” planaren exekuzioa eta lan baldintzak arautuko dituen akordio arautzaile berria.  Horrela, datorren astelehenerako, hilak 11, bilera bat deitu du Sailburuak, gai zerrendan puntu bakarra daukana: Ertzaintzako Hauteskunde Sindikalak.

Ekainaren 16an, Sailburuari idatzi bat helarazi genion Ertzaintza pairatzen ari den krisi larri honen aurrean, guretzako lehentasunezko gaiak zeintzuk diren azpimarratuz eta gai hauen eztabaida jasoko ez lukeen edozein mahai negoziatzailetan ez genuela parte hartuko jakinaraziz.

Pairatzen ari garen eskubide urraketa jarraitua, mugikortasun geografiko eta funtzionala, Ertzain-etxeen itxiera, “Horizonte 2016” planak Ertzainentzako dauzan ondorio kaltegarriak eta azken urteetako murrizketak eta atzerapausuak berrezarriko dituen benetako negoziazio bati hasiera eman nahi ezak, hartu genuen erabaki hori indartu besterik ez dute egin.

Ondorioz, ELA ez da datorren astelehenean Erandion izango den eta gai-zerrendako puntu bakarra Ertzaintzako Hauteskunde Sindikalak  diren bilerara joango.