Hedapena: kalte onartezinak

2015/07/27
ELA-Ertzaintzak salatzen du Segurtasun Sailak Ertzaintzan 400 langile baino gehiago erabateko utzikeriak tratatu izana. Izan ere, joan den ostiralean ebatzitakoarekin, 20 urte baino gehiago zerbitzuan daramaten asko eta asko, oraindik ere behin-betiko lanpostuarik gabe uzten ditu.

Sailburu honek ez du egoera hau konpontzeko inolako asmorik, nahiz eta bai gorbernu talde honi eta baita aurrekoari ere, ELA sindikatutik adierazi genien zeintzuk ziren horretarko konponbideak. Garai haretan euren interesetarako hala komeni ez zitzaien sindikatua ginelako ez ziren aintzat hartuak izan. Benetan kudeaketa hutsa eta aurreztea beste helbururik ez duenarentzat soberan geunden-eta.

Egoera hau saihesteko azken aukera 2014ko urrian izan genuen, sindikatu-hauteskundeen aurreko hilabeteetan. Orduan izan zen gaur egun dugun LZ negoziatu eta onartzeko eginbeharra; baina, sindikatu jakin batzuen interesek horrelakorik egitea galerazi  zuten. Hauek Sailaren interesak ezagutzen zituzten eta lan-zerrenda berriaren  egiturak Ertzain askorentzak ondorio kaltegarriak izango zituela ere bazekiten.

Hau esanik, ez dugu guretzat egiten gertatutakoari buruz hedabideetan egiten den demagogia. Ez dugu uste IEk sortutako arazoa izan denik (nahiz eta historikoki salatu izan dugun gehiegi direla eta oso era ilunean emanak gainera), ez eta lehentasunezko eskubideetatik ere. Oraingo honetan lanposturik gabe gelditu direnen ustezko galerak egoki baloratzeko esan beharrra dago ondoren adierazitako lanpostuen esleipenean izan dela:  espezialitate eta mailaz igotzeko ikastaroa egin dutenen 78 lanpostun,  15. promozioko pertsonalen erdiaren ingurua, (11. promozioko 28, 12. promozioko 2, 13. promozioko 3, 14. promozioko 6) 20. arterainoko 28 eta 23. arterainoko 8k. Lehentasunezko eskubidedunen esleipenak ere ez du garrantzirik izan, 10 pertsona izan bait dira guztira -gehien bat 12. promozioa bitarteko nagusi eta espezialitatedunak-.

Bestalde, espezializazio ikataroetan parte-hartu izanak berebiziko garrantzia izan du; izan ere, 22.promozioa bitarteko KIIdun pertsonalaren zati handi batek Durango bezalako Unitatetan lanpostua hartu  ahal izan dute, eta, are hurrerago oraindik Bide-zaintzakoek. Hala ere, ezin dugu onartu ia 450 langileek oraindik jabetzako lanposturik gabe jarraitzea, ez eta ehunbatek lehendik zeukatenetik atzera egin izana ere.

ELA-Ertzaintzak Euskara geure kulturaren oinarrizko ezaugarritzat du, beraz, izaera zibila eta demokratikoa duen polizia ereduarekin funtsezkoa; eta, ondorioz, Segurtasun Sailari premiazko neurriak hartu ditzala exijitzen diogu; beti ere langileek lana familiarekin bateragarria egiteko moduko lanpostu finko baterako eskubidea errespetatuz, eta, indar berearekin pertsonal guztiak ikasteko eta euskalduntzeko duen eskubidea ere.