Helikopteroen arloa, itzaltzen ari den garra

2014/05/13
ELA-Ertzaintzak salatzen du Helikopteroko Arloan egiten diren etengabeko errekurtso eta funtzioen murrizketak

E.H.Uea urtetan estatu espainiarreko aeronautikako polizia unitate multzo guztiaren jardun ona eta antolaketa eredua izan zen. Hala ere, azpiegitura berregin denetik, Zaintza eta Erresketa Unitatearen arlo huts utziz, benetan larritzekoa da egoerak nola gainbehera egin duen ikustea.

ELA-Ertzaintzatik salatzen dugu Helikopteroko Arloan egiten diren etengabeko errekurtso eta funtzioen murrizketak ez ote duten zerbitzu honen pribatizazioa bilatzen. Aire agintaritzaren aurrean aeronautika zerbitzuaren kudeaketa operatzaile pribatuen eskuetan utziz, Mossos dÉsquadraren helikopteroekin gertatzen den gisan, edo urrutirago joan gabe Osakidetzako Helikopteroarekin.