Irailaren 26 ko greba orokorraren atariko adierazpena

2012/09/24
Gizartekide guztiak bezala, murrizketak eragin zuzena eragiten diguten funtzionariak, langileak, garela bergoratu nahi du ELA Ertzaintzak.

 

Ertzaintzako sindikatuek deiturik, ertzainok hainbat bider atera izan gara kalera, beste edozein langile bezala, jasatzen ari garen murrizketen aurkako jarrera adierazteko, ¨murrizketarik ez, ez ertzaintzan ez inon¨ leloaz.

Irailaren 26 rako murrizketen aurka deituriko Greba Orokorra dela eta, ildo berbereko agiria luzatzen dugu, ertzainak, herri langileak, garela azpimarratuz. Krisia aipatuz, inolako ardurarik ez izan arren, errudun senti arazi nahi gaituzte, hainbat murrizketa ezarriz egoera honetara ekarri gaituztenei finantziatzeko eta bide batez urteetan zehar lorturiko eskubideak kendu nahian ari direlarik.

Azeezinak diren enpresari eta banketxeek, zenbait politikarien babesaz, koiunturaz baliatu nahi dira, ongizate gizartearen zenbait lorpen ezerezean utzi nahian dabiltzalarik. 

Gure ardura gizartearen babesa bermatzea denez, gizartekideen erronka beraiekin bat egitera beharturik gaude. 

Ertzainak, hau da poliziak, gara, baina ez dezagun ahantzi kalera ateratzen diren langile guzti horiek ere guk aldarrikatzen dugun berdinaren alde arituko direla, ondoren eta ondorioz, gure ihardueran gertaera hori kontutan izan dezagun. 

Giza, ekonomi edota laboral egoera kontutan izan dezagun, batez ere guri ere murrizketa berberak ezarriz gain, protestatzera ateratzen direnen aurrez aurre jarri nahi izango gaituztelako egun honetan, eta ez ahaztu gure soldatak eta gure eskubideak murrizten ari direnak ez direla kalean izango diren langileak gure nagusiak baizik.

  

Krisia sortu dutenek ordain dezatela, inolaz ere ez langileak!

EZ, EZ, EZ, MURRIZKETARIK EZ, EZ ERTZAINTZAN EZ INON