Itzarri eta Elkarkidetzara ekarpena egin daitezke eta egin behar dira

2014/12/03
ELAk, udaletxe eta Foru Aldundiei, aurten bezala ELKARKIDETZAri dagozkien ekarpenak egiten jarrai dezatela exijitzen die eta Eusko Jaurlaritzari, berehala ITZARRIra dagozkion ekarpenak egiten hasi dadila.

Aurrez informatu izan dugun bezala, 2015erako Aurrekontu Orokorren zirriborroan, BGAEtara instituzioek egin beharreko ekapenak debekatzen ziren, Alderdi Popularrak sartu eta onarturiko emendakin bat medio.

Informazio hori eduki genuen momentu beretik, ELAn, bilera ezberdinak izan ditugu. PPrekin, emendakin hau erretiratzeko exigituz eta EAJrekin lan BGAEn aldeko apostu irmo bat egin dezatela, ITZARRIra ekarpenak egin ditzatela exijituz eta euskal instituzioei dagozkien ekarpenak egin ahal izateko, aurrekontuei emendakin bat aurkezteko aukerak aztertzeko.

Era berean, Gasteizko udalaren aurrean kontzentrazio bat konbokatu genuen 2015eko aurrekontuei aurkezturiko emendakina erretiratzeko exijituz.

Atzo, senatuan, aurrekontu zirriborroari aurkezturiko emendakinak eztabaidatu ziren eta aurrekontu horien gaineko Diktamen bat onartu zen.

Diktamen hori onartuta, 2015eko aurrekontuetan, 2014an agertzen den testu berdina azalduko da.

Tres. Durante el ejercicio 2015, las Administraciones, entidades y sociedades a que se refiere el apartado Uno de este artículo no podrán realizar aportaciones a planes de pensiones de empleo, entidades de previsión social voluntaria o contratos de seguro colectivos que incluyan la cobertura de la contingencia de jubilación.

No obstante lo dispuesto en el párrafo anterior y siempre que no se produzca incremento de la masa salarial de la administración de referencia, en los términos que establece la presente Ley, las citadas Administraciones, entidades y sociedades podrán realizar contratos de seguro colectivo que incluyan la cobertura de contingencias distintas a la de jubilación. Asimismo, y siempre que no se produzca incremento de la masa salarial de dicha Administración, en los términos que establece la presente Ley, podrán realizar aportaciones a planes de pensiones de empleo o contratos de seguro colectivo que incluyan la cobertura de la contingencia de jubilación, siempre que los citados planes o contratos de seguro hubieran sido suscritos con anterioridad al 31 de diciembre de 2011”

Kongreguan onartu egin behar da hau, eta hori datorren asterarte ez da izango, baina testua ildo honetan onartzen bada, instituzioek, BGAEtara, beraiei dagozkien ekarpenak egin ditzazkete eta egin behar dituzte.

Zentzu honetan, ELAk, udaletxe eta Foru Aldundiei, aurten bezala ELKARKIDETZAri dagozkien ekarpenak egiten jarrai dezatela exijitzen die eta Eusko Jaurlaritzari, berehala ITZARRIra dagozkion ekarpenak egiten hasi dadila. Ezin da onartu Eusko Jaurlaritzak bere langileei dagozkien ekarpnak ez egitea, horretarako debekurik ez dagoenean.