Zerbitzu-eginkizunak: gutaz barre egiten jarraitzen dute

2012/07/28
ELA-Ertzaintzak ez du exigitzen hargatik alde egitea, baizik eta gure interesen aurka jokatzen dutelako eta ez dituztelako ertzainen aldarrikapenak aintzat hartzen. Nahaspila, inprobisazioa eta adiskidekeria salatzen dugu. Barne sailburua eta bere taldea, ezinezkoa bazirudien ere, gero eta amorru handiagoa sortzen ari dira eta, gainera, Ertzaintza zuzentzeko gaitasunik ez dutela erakusten digute. Azken lardaskeria zerbitzu-eginkizunetako lanpostu hutsen esleipenaren prozesuarena izan da, despliegeak eragindako egoerak egokitu beharko lituzkeena.

Ertzaintzako Gurenet deituriko barne zerbitzuan zerbitzu eraginetarako Ertzaintzako lanpostu kokapenetzako Ebazpenak argitaratu zituzten atzo, uztailak 27, ostirala, preska eta gaizki, oporretara jotzeko asmoek gainditzen zituztela zirudielarik.

Gai honek eragin handia du ertzaintzako kideen artean, zeren eta gogoratu behar da gaur egun Ertzaintzako langile gehienek bere lantokia etxebizitzatik urrutiegi izanik, egunero joan etorri luzeak egin behar dituzte, horrek suposatzen dituen denbora, neke, gastu, familia eta lanaren kudeaketa arazoak, istripu arrisku eta abarrekin….

ELA alboratua izan den prozesu baten ondorioz, Ares kontseilariak zuzentzen duen Herrizaingo  sailak akatsez beteriko eta ertzain gehenei susmagarria gertatu zaizkien  Ebazpenak argiratatu zituen atzo Ertzaintzak duen barne informaziotarako Gurenet zerbitzuan.

Ertzainen kexuak berehala hasi zirenez, inolako azalpenik gabe, argitaratuta zuten Ebazpena desagertazazi zuten, gaur berriz argitara izan delarik, uler daitekeenez bere mamian jasotzako hutsegiteak gain, prozedura honek harridura, kezka, jakineza,… sortzen eta eragiten ari delarik, gendeak ez bait daki zer egin edota zeri kasu egin

ELA Ertzaintzak, inolako ardurarik ez duela azpimarratuz gain, abuztuko akordioen sinatzaile ez izateagatik eztabaida hauetatik baztertua izan bait da, prozedura guztia eta egun hauetan gertatzen ari dena salatu beharrean aurkitzen da.

Horregatik eta hortaz Herrizaingora zuzendu da, Ebazpena baliogabetuz gain, argi utz ditzatela erabaki horren berri,  bide batez  kaltetuak izan diren erzainei argitasunaz emanez gain barkamena eska diezatela eskatu diegularik Ares kontseilariari eta bere menpeko taldekideei.

Hartu beharrezko neurriak har ditzatela, arduragabe jokatu duten zuzendariak kaleratuz bezain azkar beraien dimisioa ere aurkez dezatela eskatu diegu baita ere.

Ertzaintzako barne giroa eta gizartearen aurrean jasotzen duena honelako iharduerekin mamitzen dela eta ez salaketekin gogora arazi nahi diogu ardurakizunak besteei leporatzen saiatua, eta aritua,  den Ares Kontseilariari

Guzti hau salatuz gain, gertakizun hauei aurre egiteko premia ertzainei bergogoraztea ezin dugu ahantzi, gaur egun dugun arduradun taldea kaleratzeko behar haina esfortzu egitera gonbidatzen ditugularik, hórrela ez ertzaintzak, ez eta ertzainok,  ezin bait dugu jasan

 

ARES KONTSEILARIAREN ETA BERE ZUZENDARI TALDEKO KIDE GUZTIAK  KALERATZEA ESKATZEN DU ELA ERTZAINTZAK