Jantzien batzordeko bilera

2011/10/19
Batzorde hau hitzarmena sinatu ez genuen sindikatuek egindako eskaerei esker dago, izan ere, gai hionek Ziurtasuna eta Osasunarekin harreman zuzena du. Sailburua berearekin irten zen, gorpuaren irudia aldatu zuen, eta ahaztu egin zen jantzien gaian salneurriaren aurretik kalitatea kontuan izango zuela emandako hitzaz.

Sailak jakinarazten digu honetarako ere ez dagoela dirurik eta ondorioz jantziak eskuratzea atzeratu egiten dela.

Hizkiak eta armarriak askatzea.- Hizkiak jaustearen eragilea ehunarena da. Hautatutako enpresak dio akats hori konpondua dela. Armarriak, ostera, beste errudun bat dute, ez dena Sail hau, Erandion pilatuak zeudenak ziren eta, urte bat baino gehiago zutenak, beraz, erabilitako itsaskorrak huts egin du.

Hiritar Ziurtasuneko txamarra eta forro polarra.- Esan dute Zentro guztietan abendua baino lehen emango dituztela. Trafikoko Unitateetan ere forro polarra emango da.

Gerrikoak.- Pertsonalen artean 30 banatu dira hauek ebaluatu dezaten.

Mauka laburreko nikia.- Bi gai ezberdinetakoak dira eta Ertzain-etxe batzuetan banandu dira ebaluatu eta froga ditzaten. Bi motatakoak dira, eta ematerakoan pertsonalari hori jakinarazi zitzaion ebaluaketan kontuan izan dezaten.

Mauka luzeko nikia eta galtzak.- Ebaluatuak izan daitezen bananduko dira, nahiz eta horretarako datarik ez dagoen.

Berna-babesa, esku-babesak.- Kolpeen aurka zerikusia duen gai guztiak laster ebaluatuak izango dira batzordeagatik.

Ibilgailuak.- Laster eskuratuko diren 40 Seat ALTEA prestatzen ari dira oraintxen bertan. Nola bananduko diren Sailaren erabakia da eta erabaki hau ez du  inorekin partekatu nahi. Oraingoz eta guztira 140 ale erosten dira.

Barneko txalekoak.- Une honetan 900 dituzte eta iraungitzen direla-eta datorren urtean zehar aldatuko dira. Iraungituta daudela-eta aurrekoa itzultzea proposatzen dute, norberak egin dezakeen erabilera saihestearren, salmenta, etab.. eta gainera horrelako gaiak birziklatzen dituzten enpresa batera emango dituztela agintzen dute. Azala iraungitze-data baino lehen hondatzen denez, narriatuta daudenean berria eskatu ahalko da. Azalak kanpotik erabil ahal izatea eskatu dugun eta erabakitzear dute oraindik.

Baita ere, eskatu zaie bakoitzak ondo froga dezan tailu ezberdinetakoak zentro bakoitzean enpresak hornitzea.