KIK kurtsoa: LZ n barne

2012/10/19
2012 ko urriaren 11 ko Agindua argitaratuta.Sailak, legezko prozedurak bete direnez gero, KIK baldintza LZ ren barne sartu du.

Dio:

1.- ...Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritza Kontseiluak 2012ko urtarrilaren 26ko ohiko bilkuran erabaki zuen Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II ikastaroak egokitzea, Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa espezialitatea eratzeko. Espezialitate berri horren prestakuntza-programa aipatutako kontseiluak onetsi zuen, 2012ko urriaren 3an.

2.- Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa (Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II ikastaroak egokituta sortu dena) ikerketa-espezialitatean sartzeko egin behar da, eta agindu hau indarrean jartzen denean Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II ikastaroak egitea aurreikusita daukaten lanpostuei esleitzen zaie. Izan ere, lanpostu horietan jarduteko, Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I edo Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II edo Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa, hurrenez hurren, egina dutela egiaztatzen dutenek espezialitateeskakizuna
betea dutela ulertuko da. I. eranskinean, esleipen horrekin lotutako egokitzapenak onartzen dira.

3.- Gutxienezko iraupena eta hori zenbatzeari dagokionez, Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa egiaztatzearen ondorioz, Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II espezialitateetarako aurreikusitako arau berberak aplikatuko dira. (LZ an, gutxienezko iraupena ez da agertzen. Azken IKOI ko deialdietan 10 urte ziren.)

(Ikusteko: LZ. Gai administratiboak)