Lanerako arropa. Mauka laburreko poloa (udako uniformea)

2013/08/09
Dagoeneko jasaten dugunagatik oso ondo dakigun bezala, aurre ikuste eza (aurreko taldeak utzitako “gorotza”, eta berriak, berriz, garaiz gaiari heldu ezagatik) eta honi aurrekontuen murrizketak gaineratuta, ertzainen artean jantzi eta oinetakoen gaietan arazoak sortzen ari dira

ELA sindikatutik maiatzetik ari gara zeregin honi helduz Uniformitateari buruzko Agindua alda dezaten  eginahalak egiten.  Agindu honetan adierazten da zenbaki batez ertzaintzako kide bakoitzak mauka laburreko zenbat niki izango dituen (egun, zenbakia bi delarik, eta gure aldetik erabat eskas dela deritsogularik). Sailarekin izandako bileretan hori hala dela aitortzen badigute ere gaur da eguna Agindu hori inongo aldaketarik gabe mantentzen dutena.

Hala ere, errealitatea oraindik eta latzagoa da, izan ere, oraindik badira ertzain batzuk ez dituztenak ezta araututako biak ere.

Hori dela-eta, Sailburuari zuzentzeaz gain, gainerako gure ekinaren bidez erdietsi dugu Sailak hitz ematea aste honetan eta hurrengoaren bitartean ( Ertzainetxetako Herritarren Segurtasunekoekin eta Argibidetakoetatik hasita, eta gainerako polizia lerroek jarraituz) niki bat bakarra duenak berehalakoan beste batez hornituak izango direla, era horretan bi izan dezango dutelarik (hau egiteko biltegian nahikoa badituztela esan bait digute)

Guk  eskatzen genituen hiruz hornitua izateko, berriz, adierazten digute ez dutela nahikoa gairik biltegian eta indarrean dagoen aginduak ez diela horretarako estaldurarik ematen, beraz, oraingoz ez dutela gehiagorik emango.

Horregatik, ELA sindikatutik exijitzen dugu:

.- Uniformitateari buruzko Agindu hori aldatu dezatela.

.- Premiei behar bezala erantzun ahal izateko beharrezkoa den lanerako jantzi kopurua izateko besteko neurriak hartu dezatela.

.- Oraintxe bertan hasi daitezela hitz eman dutena banatzen, polizia lerrotik adierazitako irizpidea mugatua dela badiogu ere.

Eta lankide guztioi animatzen dizuegu(bai irizpide horietan sartzen dena eta baita gainerakoei ere), nahiz eta batenbat honez gero eskatzeaz aspertuta bada ere, eskaera aurkezten jarrai dezazuen.