Legebiltzarraren aurrean egin dugun elkarretaratzean ehunka ertzainek parte hartu dute

2018/03/01
Gaur goizean, martxoak 1, hainbat Ertzainek Lehendakariari eta Sailburuari exijitu diegu behingoan alda dezatela daramaten murrizketa politika. Bertan Segurtasun Sailaren kudeaketa ezin txarragoa salatu dugu.

Gaur, martxoaren 1ean, Ertzainek bizi duten ezin egona adierazteko Legebiltzarraren aurrean egin den elkartaratzean parte hartu duten ehundaka ertzainei ELA-Ertzaintzak esker ona adierazi eta helarazten die.

ELA-Ertzaintzak denbora asko darama gaurkoak bezalako salaketa eta mobilizazioak egiten; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren murrizketa politikak eta Segurtasun Sailaren kudeaketa ezin txarragoak salaketa eta mobilizazio horiek egitera behartzen gaitu.

Ondorioz, gaur Ertzaintzak oihuen artean ondorengo hau esan du: NAHIKOA DA/BASTA YA

  • Soldata murrizketa eta gaixotzeagatik zigortzeaz.
  • PREBENTZIORIK EGITEN EZ DUEN lan-arriskuen prebentzio-zerbitzua izateaz.
  • Benetan lan-eraginkorra egitea eragozten duen pertsonal gabezia izateaz.
  • Inposatutakoak eta ezegokiak diren egutegiak izateaz.
  • Inposatutako eta anabasa eragiten duen ikerketa eredua izateaz.
  • Propaganda eta estatistika hutserako besterik ez den Ertzaintza ereduaz.
  • Zerbitzuen zentralizazioaz eta pribatizazioaz egiten den ahaleginaz.
  • Sailak sinatuta dituen akordioak sistematiko ez-betetzeko egiten duenaz.

Gai horiek guztiak negoziazio-gaiak izan behar dute, eta halaxe exijitzen jarraituko dugu bai negoziazio-mahaietan zein kaleetan. Xede horrekin bada, ELA-Ertzaintzak berriz ere mahai gainean gai horiexek ipiniko ditu martxoaren 6an egingo den Ertzaintzaren Kontseiluaren hurrengo bileran.