Lehen dosiaren txertoa

2021/05/18
EAEANko Lan Arloko Salan demanda aurkeztu da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren aurka

Joan den ostegunean, maiatzaren 13an, adierazi genuen Segurtasun Sailak ez zuela inolako borondaterik lehen txertaketa falta zitzaien 180 agenteei txertoa jartzeko, eta, beraz, zerbitzu juridikoen esku utzi genuen gaia.

Horren aurrean, ELAko zerbitzu juridikoek demanda aurkeztu dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan.
Demandan, kautelazko neurri gisa, eta Sailak eragindako kolektiboaren osotasun fisikoa urratzen duenez, honako hau eskatzen da:

  • Kolektiboaren osotasun fisikoa urratutzat jotzea.

  • Sailak jokabide hori berehala etetea.

  • Kolektibo horri berehala txertoa jartzea.

Jakinaren gainean edukiko zaituztegu.