LZ. Ikerketa egitasmoa
Erandion hilak 26an ikerketa egitasmoari buruz egindako bilera batean, non sindikatu guztietako ordezkariak egon ginen, eta Krimen Gaietarako Polizia Alorreko Buruzagitzak aurkeztu izan zena, zehaztasun eza izan da adierazle nagusia. 2012ko urtarrilean abian jartzeko asmoaren berri besterik ez zuten eman, Z-Enaren bidez, eta burutua egongo dela 2013ko udaberrian. Asmoak bai baina datorren urtean argitaratu behar litzatekeen, asmo berri hauei egokitutako LZri buruz argibiderik eman gabe, non agertu beharko litzatekeen lan-postuen zenbatekoak, lekua, lan-postua betetzeko erak, etab…
ELAk ez du onartuko, eta atzera botako du, hurrengo hedapenari buruz egin zen zirriborroan EE-EE eta ITAn lan-postu hornitzea Z-E eta IAz eta amortizazioen aurka egin zuen bezalaxe.
Aurrekoan esan genuen bezala, orain datorren hedapenean hutsik dauden lan-postuak hornitzeko izango da eta hauek guztiak deitu dezatela eskatu diegu. Egitasmo berriak, Sailak berriro gezurrik ez badio, 2012ko urrian jabetzan hartutako lan-postuei ez die eragingo.
LZri buruzko hurrengo bilera azaroaren 2an izango da.