m 29 Itxialdia Erandion

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren aurka aurreikusitako protesta ekintzei jarraituz, 3.500 ertzainek baino gehiagok parte hartu genuen martxoaren 27ko manifestazioaren ondoren, Ertzaintzaren sindikatu ordezkariak Erandioko Makro Komisarian itxialdia egin dugu.
Kalejiran Makroaren egoitzak igaro ondoren eta “Kubo” eta “Zentral” deritzen eraikinetan egon ondoren, Brigada Mugikorra iritsi da eta hustu arazi dute “Trafiko - Erandioko Komisaria eta Makro egoitzan zeuden sindikatu ordezkariak.
Herrizaingo Sailak Brigada Mugikorreko 2 talde oso bidali ditu, manifestazio baketsu bat kanporatzeko, Ertzaintzako eraikuntza pribatu batean, (iraganeko garaietan ohikoa zen ekintza erakutsiz), segurtasunerako inongo arriskurik ez zegoelarik, ezta lan eskubidea aske betetzekoa ere; polizia kopuru horiek egon zitekeen eskubideen askatasuna ezbaian legokeen lekuak babesten.
Badakigu aldarrikapenak gaur ez direla amaitzen eta horregatik beste ekintza batzuekin jarraituko dugu sasoian-sasoikoa informatuko delarik.
Gatazka aldi luze baterako gertu gaude, ordezkari politikoek egindako okerrak zuzentzea onartzen ez badute eta ezartzen dizkiguten bidegabekeriei amaiera ipintzen ez badiete behintzat.
MURRIZKETARIK EZ – INPOSAKETARIK EZ // NO A LOS RECORTES – NO A LAS IMPOSICIONES