M29ko greba orokorra eta gertakizun tamalgarriak

Harrigarria izan da M29ko Greba Orokorrak jaso duen aldekotasuna, entrepesak itxita, milaka pertsona manifestaziotan, eta Gasteizko gazte zauritua edota Bilboko Epaitegitan bi ertzainak jasatako erasoa izan ezik erabateko giro lasaian izana
Bilboko gertaerari dagokionez, non Epaitegitan beraien lana betetzen zebiltzaten bi ertzain, bata larriki, zaurituak gertatu diren, greba egunari dagozkion sindikal ekintzekin bat egiten ez zuten iparra galdua duten zenbaitzu gaztek, inguruan zegoen gendetzaz baliatuz, inolako arrazoirik ez duen joera izan dutela biziki salatzen dugu, han zeunden sindikaldideak izan duten jarrerari esker gauzak oraindik kaltegarriagoak ez izatea eskertu behar dugularik.
Burugabetasuneko iharduera hau onartu ezintzat jotzen dugu, zoritxarrez gauzatu dutenek agian beraien buruaz harro senti badaitezke ere, inoiz ikusi gabeko sindikal eta gizarte oroko iharduera zapuztea besterik bilatzen ez zutenean
Hau ez dela bidea azpimarratzen diegu, honelako iharduerak soberan egonez gain langile eta abertzale garenon eskubideen eta burujabetasunaren aldeko borroka hain neketsuari kalte besterik ez bait diote egiten, beraz, abertzale eta langile garenez ez gaudela batere ados berrezten diegu.
Gertaeren berri izan bezain laister bertaratu dira ELA Ertzaintzako zenbait kide, bi lankideen egoerataz kezkatuz, lagunarteko eta senideei gure aldekotasun eta laguntza eskaintzera, bide batez ahal den azkarren senda daitezela opa dizkiegularik.
Gertaera hauek biziki salatuz gain, baita ere ezin dugu ixilpean utzi egun hontan Barne Saileko nagusiek izan duten ihardun arduragabea, zeren eta egunaren lasaitasunaz ardura gabe ertzaintzako zenbait sindikalkide Erandioko egoitzetik ateratzeko edota alkoholemi kontrolak jartzen enpeinu gehiago jarri bait dute