Mahai orokorreko akordioak arriskuan

35 ordu astean (1592 urtean)
B-BE bajak osagarria %100era
Errelebo kontratua, borondatezko jubilazio hobaria, ordutegi gutxitzeak. LEPak (ertzaintzaren promozio berriak barne, norbere gauzetarako sei egunak, etabar…
Mahai Orokorrean erdietsitako akordio oso garrantzitsu hauek arriskuan daude, eta ezin dugu ulertu Ertzaintzan gehiengoa duen sindikatuak bere babeserako egiten duen proposamen bakarra “MAHAI OROKORRARI ERIHOTZA” edo eta “MAHAI OROKOR MADARIKATUA” izatea.
Ez al dira ohartzen Jaurlaritza dela murrizten duena, eta ez sindikatuak?
Gutxien-gutxienik erantzun axolagabeak dira, eta Eusko Jaurlaritzari orokorrean eta Ares sailburuarekin bereziki duten lotura etan ematen dien babesa agerian uzten dute. Beharturik daude hala egitera sinatu zuten BAKE SOZIALAREN bahitutakoak dira-eta, baita sinadura horrekin lortu zuten eta lortzen ari diren abantailena ere. Oraindik, norbaitek uste al du Jaurlaritza ez dela murrizketa neurriak ezartzeko prestaketak egiten ari? Adibiderako nahikoa da nola sinatzaileek onartu duten kenketak: jubilazioagatiko hobariak.
Sinatutako akordioak ez ditugu atsegin eskasak direla uste dugulako, baina gehiengo eta gutxiengoen arteko joko demokratikoaren aldetik, aitortzen dugu sinaduraren zilegitasuna, eta gehiengoaren salaketaren aurrean galdetzen dugu: bere senean dagoen norbaitek sinesten al du Sailak argitaratzea atzeratu duela ELAK HALA ESKATU DUELAKO? Benetan ErNEk eta ESANek hitzartu zuten atzerapen,a kopuruak 2012ko aurrekontuari egotzi ahal izateko, izan ere 2011koan ez zegoen euro bat bera ere. Horregatik ez dute protestarik egin argitaratzeko atzerapenarekin, eta gainera, ontzat eman dituzte sinatutakoarekiko aldaketak.
Eta orain zer egiten ari dira? Ares eta bere jaurlaritzarekin murrizketei buruzko ituna egiten, aurre egin beharrean. Onartuko dituzte 20 zigorkada 40ren ordez, KOLEKTIBO OSOAREN IZENEAN.
ELArentzat gehiegikeria hauen aurrean bi jarrera daude, uzten zaio ekinean Jaurlaritzari beharrezko laguntzaile gisa estaldura politikoa emanez, norberaren onura sistrina ateraz, edo aurrez-aurre eginten zaio. Guk azken hau hautatu dugu zor diguten begirunea irabazi ahal izateko bide bakarra delako, eta batez ere gelditu araziko ahal dien bakarra delako. Bestea, berriz, murrizten jarraitu dezaten beharrezkoa duten aisea eta zilegitasuna emango diena da.
Horregatik, arlo publikoko langileen eskubideen alde, kolektibo osoari dei egiten diegu, datozen egunetarako egin diren manifestazio eta lan-geldialdien deialdiak babestu eta beraietan parte hartzera.
Urtarrilak 26 MANIFESTAZIOAK Bilbon, Gasteiz eta Donostian, 18:30etan
Otsailak 4 MANIFESTAZIOA Bilboko Jesusen Bihotzetik irtenda, 17:00etan
Otsailak 9 KONTZENTRAZIOA Bilboko Zabalburun, 11:30tik 12:00tara
Otsailak 9 MANIFESTAZIOA Bilbon, Gasteiz eta Donostian, 12:30etan
MURRIZKETARIK EZ!
EZ ERTZAINTZAN EZ INON!