Interes korporatibotik at, gizartetik hurbil

Interes korporatibotik at, gizartetik hurbil
Martxoaren 26an hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Ertzaintzan ELA osatzen dugunok hausnarketa bat helarazi nahi dizugu, eta partekatzen baduzu, egoera hori aldatzeko zer egin dezakegun ikusi. Gure lan-baldintzak eta bizi-baldintzak okertuz joan direla uste dugu, eta Eusko Jaurlaritza izanik horren erantzule nagusia, benetan uste dugu sindikatu korporatiboak narriadura horren erantzule ere badirela. 
 
Martxoaren 26an erabaki zein eredu nahi duzun. Konformismo eta korporatibismo handiagoa, edo Ertzaintza hobe baten alde borrokatzen duen sindikatu bat. Zure esku dago erabakia.
 
GAUZAK ALDATZEKO ELA BOZKATU!
 
Informazio zehatzagoa hemen: ELAren informazioa eskuorria Ertzaintzan