Miguel Buen: kanpora!!

2012/02/03
ELAtik galdetu nahi diogu: zertara etorri zara Ertzaintzara?

Bere Sailburuorde kargua arazoak konpontzeko emana izan zaio, eta ez erretirorako gelditzen zaion denbora apurra lan-postu eroso baten besterik gabe egoteko. Zu izan zara negoziazio mahaietan buru egin duena bertan egon behar zuenaren lekua hartuz, hau da Administrazio eta Zerbitzuetako Sailburuordearena, bide batez esanda Ares Sailburuak sortu berri duen kargua izanik eta bere eginkizunak betetzen ez dituenez kargu honen desagerpena aldarrikatzen dugu ondorioz izango den aurrekontu aurrezpenarekin.

Zu izan zara Ertzaintzako lankideen premiei erantzuten ez dien eta Sailaren kudeaketa arazoak soilik konpontzen duen zerbitzu arrazoiengatik kalte-ordainen dekretua aurkeztu duena. Bere garaian ELAk proposatu zuen Sailak lantokian bertan langileei uzten ez zitzaienerako aparkatze gastuak kalte-ordain gisa egin ahal izatea eta aurka egin zenuen.

Une honetan Donostiako Ertzain-etxea da zama hori bere langileen gain uzten duen bakarra, gehitu behar zaiolarik: bidesaria, erregaia eta ibilgailuaren higadura. Gogoratzen dizugu lankide gehienak Bizkaitik joan beharrean aurkitzen direla eta azken promozioetakoak izanik gainera behar izan hau urte askotarako izango dela esan nahi dugu.

Lan leku hau egin zenean TAOrik ez zen gune horretan, beraz, langileek izango dute bada eskubideren bat gastuaz salbuetsita egoteko? Beraiek funtsezko herri zerbitzua ematen dute, eta Saila da erakunde ezberdinekin konponbideak bilatu behar duena. Ez zaigu nahiko iruditzen, auzotarrei diegun begirune osoz esaten dugu, bereizkeria litzatekeela batzuei kobratzea eta beste batzuei ez.

Langileentzat kosturik gabeko irtenbideren bat izango zela hitz eman zuen, kanpoaldean egokitze lan batzuen bitartez. Gainera, horren ordez, lasterka ibili da barrualdeko lehendik ere txikiak ziren lekuak oraindik eta txikiagotzeko lanak egiten. Horretarako bada aurrekonturik? Nondik atera da? Zergatik larritasun hori? Zergatik ari dira hainbesteko arintasunez non arriskuen aurreikuspenerako gutxiengo neurriak ere ez dira gordetzen ari? Zergatik kanporatzen da Amaran lan egiten dutenak Ondarretan sartzeko? Nor da Amaran sartuko dena eta zertarako? Non gelditzen da hiritarrak hurbileko polizia zerbitzu izateko eskubidea?

Oso gogaiturik gaude, eta egunero aurkitzen ditugu ertzainei egindako gutxiespen egintzak:

  • Tolosan berogailu eza administrazio lehiaketa gelditu delako.

  • Erabat ezegokiak diren 24 ordutarako aulkiak erostea alferrikako diru eralgitzea izanik.

  • Zaballako dependentziak non ez den ezertarako ere kontuan izan han ertzainak lan egingo zutela.

  • Kalte-ordainak ukatzea: langile baten ibilgailuak kalte garrantzizkoak izan zituen Ertzain-etxe barrualdeko aparkalekuan oinarria guztiz ustelduta zuen farola bat erortzean, horretarako esaten dute egun horretan indar handiko haizea zela eta Sailaren aseguruak ez duela estaltzen.

  • Arropa egokia emateari uko egitea: Errefortzuko Brigadako lankideei froga zehatz batzuk egitera behartzen zaienean.

  • Isilik gordetzen zaie Brigada Mugikorreko kideei gabon garaian trebakuntza egitetik salbuetsita egotea beren urteko orduen kontura izango zela.

  • 23. Promozioko lankideei ezartzen zaie beren oporraldia lan-baldintzen Akordioa urratuz.

  • Osagarriak ez zaizkie ordaintzen espezializazio lan-postuetan lana egiten duten lankideei.

  • Ez abisu ez arrazoirik azaldu gabe goragoko mailan gaitutako lankideei nominatik dirua kentzen zaie. Horretarako errua Erandiotik egiten den kudeaketa ezin txarragoa izanik.

  • Kopuruak ez itzultzea bidegabe murriztuak izan eta akatsa onartu arren.

  • Erakundearen irudi instrukzioa bizkortasun osoz emana inolako negoziazio gabe.

  • Guztiz ezegokiak diren armetan dirua xahutzen da Unitate Bereziak hornitzean erabiltzaileen eskaerei jaramonik egin gabe.

  • Zeken jokatzen du orduekin AN lekuko modura agertu behar diren lankideekin.

  • Erabateko nahasmenduzko hedapeneko deialdia: Sailaren akatsak direla-eta lankide batzuk hirugarren aldiz eskaera-orriak eskatu behar izan dituzte. Ezinezkoa izango zaie, edo beren bizilekutik urrun izango dute, derrigorrezko data maneiatu delako, antzinatasun handiko lankideak behin-betiko lan-postua izaterakoan. Ezkutatu egiten da Guardiako Ikerketa Unitate berriari buruzko informazioa ikerketa lankideengan ziurgabetasuna sortuz. Bat-batean espezialitatean ematen den gutxiengo iraunkortasun irizpideak aldatzen ditu. Badira eranskinak non lan-postu bera agertzen den derrigorrezko data erasota eta gabe. Ez dira deitzen Errefortzu Brigadako unitateko lan-postuak, EE-BB, etbar…

 Ertzaintzak begirune gehiago merezi du. MIGUEL BUEN jn. Zuk sinatzen duzu, beraz arduraduna zara. KANPORA!!!