Mobilizazioak

2013/12/12
ELA-Ertzaintzatik "ZERBITZU PUBLIKOETAN NEGOZIAZIO ESKUBIDEA ORAIN", "HEMEN LAN EGIN, HEMEN ERABAKI"eta "MURRIZKETARIK EZ" Lemapean abenduaren 17an mobilizatzera dei egiten dizuegu, gainontzeko Eusko Jaurlaritzako langileekin batera, goizeko 11:30etan Gasteizeko Komisaldegi aurrean eta arratsaldeko 18:30etan hiriburuetako manifestazioetan

Zerbitzu publikoak pertsonen oinarriko eskubideak bermatzeko eta gauzatzeko ezinbesteko tresna dira,
justizia   sozialaren   adierazle   dira.   Langileok,   eta,   orokorrean,   jendarteak,   zerbitzu   horiek   baliatu   ditugu
injustiziaren aurka, berdintasunerantz eta elkartasunarantzako bidea eginez.


Kalitate oneko zerbitzu publikoen sistemak, ezinbestez, zerga politika zuzena, planifikazio egokia, eta giza
nahiz material errekurtso nahikoak eskatzen ditu; aldi berean, zerbitzuek bere langileei eta erabiltzeleei parte
hartzeko aukera bermatu behar die, baita ere lan baldintza onak langileei.


Azken urteetan Eusko Jaurlaritzak egundoko murrizketak ezartzen ari da gure babes eta ongizate sisteman,
aurrekontuetan errekurtsoak ukatzen ditu eta negoziazio kolektiboari bizkarra eman dio. Madrilgo inposizioa
aitzakia   dute,   baina   sarri   frogatu   dute   oinarriko   irizpideetan   bat   egiten   dutela,   enplegu   publikoa
suntsitzearekin, soldatak gutxitzearekin nahiz lan baldintzak kaskartzearekin ados daude.


ELAk eskakizun zehatz bat du Eusko Jaurlaritza eta Aurrekontuak onartu behar dituzten Legebiltzarreko
alderdientzat:


1. Enplegu publikoa sortu:


• Negoziazio esparru batzuetan adostutako jardunak errespetatzea. 2012ko martxoko dekretua bertan
behera uztea berehala.
• Ordezkapenak lehen egunetik betetzea.
• Lanpostu hutsak ez amortizatzea.
• Zerbitzu publikoen pribatizazioa geldiarazi.
• Enpresa eta sozietate publikoetan enplegua mantentzea.
• EPE deialdiak egitea sistemaren benetako beharretara egokituta
• Zerbitzu   publiko   guztietan   beharizanak   aztertzea,   eta   giza   errekurtso   falta   sumatzen   direnetan
zerbitzu   horiek   indartzeko   neurriak   hartu;   Lanbideren   kasuan,   zehazki:   gaurko   plantila
gutxienekotzat hartuta, gizarte eskakizunari aurre egiteko behar beste plaza finkatu.


2. Soldatak


• Eros-ahalmena berreskuratu
• Behin behineko lanerako ezintasun kasuetan %100 kobratzea berriro


3. Akordioak eta lan hitzarmenak


Akordioak eta lan hitzarmenak errespetatzea eta betetzea, kanpoko zein alde bakarreko esku hartzeak
erabat baztertu.


Alderdi politikoek, legebiltzarrek eta gobernuek dute aukera politika ekonomiko eta sozialak aldatzeko, zerga
politika egokia, gizartearen beharrak asetzeko. Horretarako Zerbitzu publikoetako langileen ahotsa entzun
zein gizarte orokorraren beharretara aditu behar dute, tea. Aldi berean, gehienen kontra jotzen duen marko
juridiko inposatuari muzin egin behar diote.


Honengatik guztiagatik, ELA-Ertzaintzatik dei egiten dugu gainontzeko Eusko
Jaurlaritzako langileekin batera abenduaren 17an mobilizatzera, goizeko
11:30etan Gasteizeko Komisaldegi aurrean eta arratsaldeko 18:30etan
hiriburuetako manifestazioetan.