Mobilizazioak

Datorren ostegunean, irailaren 11n, Legebiltzarrean Sailburuak Gizpuzkoako Ertzainetxeen ezkutuko itxieren alde onak azalduko ditu, bide batez, hori izango delarik Bizkaian eta Araban ere gisa berean jarduteko baimena. Seguruenik ez du azalduko azken helburua murrizketa eta diru aurreztea dela. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak saihestu nahi izan ez duen zorra ordaintzera bideratuko duen aurrezkia. Era berean, ez du azalduko arreta ezagatik edo itxaron izan behar izateagatik kexa ipintzeko asmoa agertzen duen herritarra Eragiketa Buruak, eta ez beste inork, artatzeko agindua eman izanaren arrazoiak zeintzuk diren.
Sortu den egoera salatzeko, hau da, inposaketa erabiliz jardutea eta ez negoziazio bidez; ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuek, Gasteiztik 08:00etan ibilgailu-ilaran ibiltzetzera dei egiten zaituztegu, eta, Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartaratzera 09:30 etan.
Ezin diegu zapaltzen utzi!
11an DENOK GASTEIZERA!!