Mobilizazioak Ertzaintzan

Ertzaintzako sindikatuok, denok ez bagara ere, bai behintzat gehiengo oso zabalak, mobilizatzera deitzen dizuegu.
Sindikatu ezberdinok, gai askotan benetako desadostasunak ditugunok, ekintza hauek aurrera eramatearren desberdintasun ugari gainditzea erdietsi dugu. Hau da, ez bada ekintza bateratura iristen ere, bada, bederen, gutxiengo batzuetan ados ez egotea baino gehiago, eta esan dezakegu batera bultzatzen ditugula.
ELAren aldetik berresten gara abuztuaren 12ko akordioen balorazio ezkorra egitean; esana dugu hobetzen saiatuko garela, eta edukiz urria izanda ere salatzen dugu ez direla betetzen ari, eta horrelakorik inolaz ere txalotuko ez badugu ere, hau da, atsegin izan ez arren, denen gainetik hitzartutakoa bete egin behar dela uste dugu, eta denok agerian ikusten dugu saila ez dela betetzen ari. Guk hitzartutakoaren alde gaude, “euskaldunaren hitza”.
Sailari eskaintzen zitzaion bake sozialaren aurrean gaitzespena agertu izan dugu, hala adieraziz.
Zer ondorio ekarri ditu horrek?- Balorapen gehiago ere egin ahal izango dira, baina guk batzuk aipatuko ditugu:
Ertzainak gara, hau da, euskal funtzionarioak, beraz, besteen kontura lana egiten ari garenak, Euskal Funtzio Publikoko lankideak gara, geure ertzain izatearen berezitasunekin noski, beste batzuk osasungintzan, hezkuntzan, etabar… lan egiteagatik beraienak dituzten bezalaxe.
Eta murrizketek, Raxoiren Errege Dekretu-Lege bidez izan, Zapaterok bultzatutakoak izan, Patxi Lopezen Jaurlaritzak egindako murrizketak izan, Udaletxeen eta Aldundien murrizketak izan (hauetaz ari gara: erretiroak, lan-kontratuak, baimenak, zergak…) geure inguruko ezagunei, senideei, eta gu geuri eragiten digutela ikusten dugu.
Eta Eusko Jaurlaritzatik eta Herrizaingo Saila bertatik ere gutxietsiz jarduten da, larderiaz aritzen da, egutegiak aldatzen dira, murrizketak egin…(Geure adimenari iraintzeraino egiten da gaixotasuna dela-eta lan ezintasunaren trataerarako aginduaren proposamena bezalakoekin).
Eta, honekin nahikoa ez dela diote, murrizketa gehiago inposatuko dituztela diote.
Eta, nahikoa da! -esan dugu.
PRENTSA OHARRA (Ikusteko klikatu hemen)