Mobilizazioak ertzaintzan

2014/03/13
ELA-Ertzaintzatik orain dela aldi batetik salatzen ari ginen gisan, 103 mahaian gaur gertatutakoak, ageri-agerian eta baieztatuta uzten du sail honek Ertzainen eta bere eskubideen errespetu eza.

Krisi ekonomikoaren aitzakiarekin egindako murrizketei eusten die eta, gainera, beste berri batzuk eransten dizkie. Euskal Herriko beste erakundetan eskubide hauek berreskuratzeko asmoa dagoen arren,  sail honek ez du horretarako inolako asmorik erakutsi.

Beraiek eginarazi nahi dutena ezartzeko eta menpekotasunerako erabiltzen dute negoziazio mahaia, inolako ordezko proposamen onartzeko asmorik gabe. Sindikatuen aldetik proposatzen dena beraiek diotena zalantzan jartzen badu EZ DU BALIO eta beraiena EZARTZEN da.

Aldebiko bilerak erabiltzen  dituzte beraiek ezarri nahi dutenaren aurrean laguntzaile eta menpekotasuna onartzen duten sindikatuekin, horregatik gainera, erraztasunak emanez.

Beraiek sortzen dituzten premiak betetzeko zebitzu-eginkisunak erabiltzen dituzte etengabe, horrela, Ertzaintzako kide asko eta asko behin-behineko egoeran edukiz.

Ikerketa eredu berriaren ezarpenak Ertzaintzan dagoen antolaketa anabasa ekarri du, besteak beste, aurretik aitortutako eskubideen etengabeko urraketarekin.

Ertzainetxeak bateratzeko erabakia dute, eta, horretarako, <<UROLA KOSTA KUDEAKETA ELKARBANATUA>> itxurazko izena duen egitasmoa,  gezurretako onurekin zuritzen dute.

Hau guztiaren aurrean, erantzun erangingarria nahi badugu, nahitaez, antolatzeko premian aurkitzen gara. Horrenbestez, egoeraren balorapen honekin bat egin eta ertzainen eskubideen defentsaren aldeko benetako erakunde gisa jarduteko gertu dagoen edonorekin bat egingo dugu. Hau da, ondorengo aldarrikapenak beretzat hartzen dituztenekin:

  • Kendutako eskubide guztien berreskurapena:

- Lan-saria eta Itzarri egin ez diren ekarpenak

- Astean 35 ordu

- Norberaren gaietako eta antzinatasun egunen indargabetzeagatik galdutakoa

- Itzarri-ri egindako ekarpenen etena bukatzea.

- Lan ezintasunaren osagarriaren galera

  • Aldebakarrez alda ezin izan dadin lan araubide akordioaren babes neurriak jasotzea
  • Negoziazio oinarrietan jasotako eskubideak hobetzea
  • Lanpostuen balorapen berria egitea
  • Benetako lanbide karreraren ezarpena
  • Eginbide instrukzioen negoziazioa eta aldaketa, bereziki 70a
  • Kalte ordainen dekretuaren aldaketa
  • Ertzainetxeen Bateraketei EZ, orain gaizki deituriko kudeaketa elkarbanatua
  • Ikerketa eredu berriak dakarren antolaketa hondamendiarekin bukatzea
  • Lanpostu Gideei EZ, <<Ertzain Bat, Lanpostu Bat>>

Beraz, ELA sindikatuak benetako negoziazio borandatea ez dagoen mahaietan ez du parte hartuko, eta, goian aipatutako gaietaz aritzeko ez bada.

Ertzaintzaren langileriaren aurrean ematen den begirune ezagatik, eta, egiten ditugun aldarrikapen hauek ezartzerakoan, derrigortasunik gabe, benetako negoziazio bidez egin daitezen  exijitzeko, hurrengo apirilaren 1ean 11:00etan, Bilboko Kale Nagusiaren 85ean (Eusko Jaurlaritza) mobilizatzeko deia egiten dugu.

Egoeraren larritasunaz jabetzen direnei eta aitatutako aldarrikapenekin bat egiten duten beste erakundeei ere dei egiten diegu. SiPE-rekin mobilizazio hauetarako bat eginda gaude.

MOBILIZAZIOA ALA MENPEKOTASUNA, ZEUK ERABAKI