Mobilizazioak, kudeaketa elkarbanatuen aurrean

2014/07/24
Uztailak 29, ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuek, herri horietan plan honek dakarrena salatu eta sozializatzeko xedearekin elkarteratzea egingo dugu 10:00etan Zumarragako Ertzainetxe aurrean eta auto ilaran joango gara Zumarraga-Urretxu artean, jarraian elkartaratzea Beasaingo Ertzainetxearen aurrean, eta ondoren auto ilaran ibiliko gara inguruan.

Sailburuak dio ESAN eta CCOOekin egiten ari den negoziazioari esker aurrera egiten ari direla “bide positiboan eta asko”. Guk galdetzen dugu: zertan goaz aurrera eta zer da hain positiboa? mugikortasun geografikoa eta funtzionala, ertzainetxeen itxierak, murriztu digutena berreskuratzeaz etengabeko ukapena eta aldi oro eskubide urraketa  besterik ez dugu ikusten-eta. Beste batzuk aurrerabidea ikusten dute eta hori baieztatzeko mahaian gelditzen dira Ertzaintzaren eraispenean parte hartuz.

ELA sindikatutik beste behin salatu nahi dugu, Beasain eta Zumarragaren kasuetarako Eusko Jaurlaritzak “kudeaketa elkarbanatua”,  hitz leungarria hau erabiliz izendatzen duena, zabaltzea erabakitzearekin - eta, etorkizun hurbilean Ondarroa, Galdakao, Balmaseda eta Guardiako Ertzainetxeetan ezarriko dena- arestian aipatutako Ertzaintza eredua eraisten dela, delituaren aurrean erreakziozkoa bihurtuz, honek dakarren ondorio kaltegarri guztiekin.

ELA sindikatuak exijitzen du abian dauden egitasmo guztien berehalako gelditzea, eta, aldi berean, berresten du zerbitzura dagoen Ertzaintza eredua, prebentziozkoa eta herritarren interes eta beharrengatik gertukoa dena. Jarraituko dugu astakeria honen aurrean mobilizatzeko adostasunak erdiesten, eta, era horretara, plan hau atzera botarazten.

Hau dena borrokaren bidez soilik aldatzen da, eta, mobilizazioak beharrezkoak ikusten ditugu.