Murrizketa gehiago: orain 37 ordu eta erdiko astea.

2012/03/28
Rajoyk ELAk mahai orokorrean lortutako eskubide historikoarekin akabatu nahi du; hau da, urteko 1592 lan-ordurekin, astean 35 lan-ordurekin hain zuzen, eta hori greba orokor baten ondoren.

Gaur, martxoak 28, Madrilen herri-administrazioetako mahai orokorraren bilera bat izan da, eta bertan 2012ko aurrekontu-legeak zerbitzu publikoetako langileengan zer eragin izango duen azaldu da. Bileran parte hartu dute estatuko funtzio publikoko zuzendari nagusiak, autonomia-erkidegoetako arduradunek eta estatuko udal eta probintzien elkarteak. Alde sindikalean, berriz, ELA eta beste sindikatu batzuk. Iragarri diren murrizketak honakoak dira

Erabaki konkretuak: soldatak izoztea, EPEak bertan behera uztea jastzen zuen dekretoa baieztazea eta azkenik, asteko lan ordutegia 37,5 ordutara igotzea oinarrizko izaerarekin.

ELAren iritziz, eskubide murrizketa hauek berriro enplegu publikoa eta pribatua suntsitzea ekarriko dute, lan-baldintzak okertu eta zerbitzu publikoak narriatuko dituzte (gero pribatizatzeko moduan gera daitezen), eta gizartearentzat funtsezko diren zerbitzuak galtzea dakarte. Honekiko gogoratu beharra dago zerbitzu publikoetako langileok dagoeneko gure erosteko ahalmenaren %10 eta %13 bitartean galdu dugula, eta enplegu publikoa ere suntsitu egin dutela.

PSOEk eta PPk adostu duten moduan zor publikoa ordaintzea erabateko lehentasun gisa finkatzea eta zerga-politika injustuak errotik ez aldatzea politika neoliberalen eta botere ekonomikoen menpeko otzan bihurtzea da, baina gainera zerbitzu publikoei erasotzeko koartada perfektua gertatzen da.

Bestalde, bileran ELAk esan du neurriok, bere horretan, Hego Euskal Herriko beharginen lan-baldintzak erabakitzeko ahalmenean onartu ezineko esku-hartze bat direla, eta gure esparruan zein politika publikoa garatu nahi dugun erabakitzeko eskubidea ere urratzen dute.

Bileran zuzenean eskatu diegu EAEko eta Nafarroako funtzio publikoko arduradunei ez ditzatela onartu mahai honetara ekarri diren murrizketak; horien aurka ager daitezela.

Azkenik, ELAk euskal gizarte osoari, eta batik bat zerbitzu publikoetako langileei, dei egin die politika hauek uka ditzaten, eta atxiki daitezela biharko greba orokorrera, hau baita politika horiek geldiarazteko modu bakarra, mobilizatzen jarraitzea alegia. ELAk erantzuna emateko dinamika horri eusteko konpromisoa berretsi du.

Madril, 2012ko martxoaren 28a