Murrizketarik ez, ez ertzaintzan ez inon!

Manifestazioen amaieran honoko idatzia irakurri dute sindikatuetako ordezkariek.
Hemen gauden guztiok dakigun bezela, Zerbitzu publikoak pertsonen oinarrizko eskubideak bermatzeko eta gauzatzeko ezinbesteko tresna dira,gutxieneko justizia sozialaren adierazle.
Langileok, eta, orokorrean, jendarteak, zerbitzu horiek baliatu ditugu injustiziaren aurka, berdintasunerantz eta elkartasunarantzako bidea egiteko. Botere ekonomikoek, botere politikoaren konibentzia edo adostasun osoarekin, bide horixe apurtu nahi dutela argi dago.
Beharrezkoa degun kalitatezko zerbitzu publiko sistemak batek, langile eta baliabide material errekurtso nahikoak eskatzen ditu, horretarako premiazkoa da zerga bilketan dugun defizitarekin iruzurrarekin eta fiskalitatea injustuarekin bukatzea, eta aldi berean, zerbitzuek bere langileei eta erabiltzeleei parte hartzeko aukera bermatu behar die, baita ere lan baldintza onak langileei.
Azken urteetan Eusko Jaurlaritzak egundoko murrizketak ezartzen ari da zerbitzu publikoetan, gobernua patronal neoliberalen antzera jokatzen ari da negoziazio kolektiborako eskubidea de facto desagerrarazi dute eta enplegu publikoa suntsitzen ari da. Madrilgo inposizioa aitzakia dute, baina sarri frogatu dute oinarriko irizpideetan bat egiten dutela.¿ Bestela zergatik egiten eta betetzen dituzte lege bidegabeak ? ¿ Zergatik egiten eta betetzen dute lege injustoak gizartearen pobretzea ekartzen dutenak? ¿ zergatik egiten dituzte enplegua suntsitzen duten lege eta dekretuak ? Enplegu publikoa suntsitzearekin, soldatak gutxitzearekin nahiz lan baldintzak kaskartzearekin ados daude.
Berebiziko garrantzia du inposatu duten jardunaren luzapena, horrek ekarri baitu behin behineko lanpostu milaka desagertzea eta zerbitzuaren kalitatea kaltetzea.
Legebiltzarreko aurrekontuen eztabaida gertu dagoen une honetan, eta Mahai Orokorreko dinamikaren aurrean, ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuok Eusko Jaurlaritzari eta Gasteizko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko orori gure esparruan negoziazio kolektiboa errespeta dadila exijitu nahi diegu, baita honako aldarrikapenak helarazi:
1. Enplegu publikoa sortzea:
- Negoziazio esparru batzuetan adostutako jardunak errespetatzea. 2012ko martxoko dekretua bertan behera uztea berehala.
- Ordezkapenak lehen egunetik betetzea.
- Lanpostu hutsak ez amortizatzea.
- Zerbitzu publikoen pribatizazioa geldiarazi.
- Enpresa eta sozietate publikoetan enplegua mantentzea
- EPE deialdiak egitea sistemaren benetako beharretara egokituta
- Zerbitzu publiko guztietan beharizanak aztertzea, eta giza errekurtso falta sumatzen direnetan zerbitzu horiek indartzeko neurriak hartu; Lanbideren kasuan, zehazki: gaurko plantila gutxienekotzat hartuta, gizarte eskakizunari aurre egiteko behar beste plaza finkatu.
2. Soldatak
- Eros-ahalmena berreskuratu
- Behin behineko lanerako ezintasun kasuetan %100 kobratzea berriro.
3. Akordioak eta lan hitzarmenak
Akordioak eta lan hitzarmenak errespetatzea eta betetzea, kanpoko zein alde bakarreko esku hartzeak erabat baztertu.
Hemen gauden zerbitzu publikoetako langile bezela gure esparruan negoziazio kolektiboa defendatu behar degu, eta hemen adierazitako aldarrikapenak gure egin, elkarrekin borrokatu eta mobilizatu .Alderdi politikoek, legebiltzarrek eta gobernuek orain arte daramaten politika ekonomiko eta sozialak errotik aldatu behar dute, zerga politika injustu hau aldatu eta gizartearen beharrak asetu. Zerbitzu publikoetako langileen eta gizartearen ahotsa entzun behar dute eta gehienen kontra jotzen duen marko juridiko inposatuari muzin egin behar diote