Murrizketarik ez, ez ertzaintzan ez inon!!

2012/12/18
Elkarretaratzeak lan baldintza eta lanpostuen defentsan

Murrizketarik ez eta gabonetako aparteko paga ordaindu lemapean ehunka ordezkari elkarretaratu da gaur eguerdian Lakuan ELAk deituta. Iñigo Urkullu, Lehendakari berriak, inbestidura eztabaidan behin eta berriz adierazitakoa salatu nahi izan dute, euskal administrazioa %20an murrizteko intentzioa hain zuzen ere.

Gobernu berriari, besteak beste, eta Ertzaintzari dagokionez, honoko aldarrikapenak egin dizkio ELAk:

  • Berehala, Gabonetako ordainsaria abenduan ordaindu dezala. Berau ordaintzen ez badute, zerbitzu publikoetako langileok erosahalmenaren %20a galduta izango dugu azken bi urteetan.

  • Asteko 35 orduko lanaldia, lizentziak, baimenak eta eskubide sindikalak orain dauzkagun era berean mantendu ditzala eta IT egoeretan osagarriak berrezarri ditzala.