Ertzaintzan ere murrizketa guztien kontrako mobilizazioa!

ELA sindikatuak deitutako mobilizazio astearen baitan, gaur 60tik gora elkarretaratze eta agerraldi egin dituzte langileek Gasteizko eta Iruñeko gobernuen egoitzetan, udaletxe eta foru-aldundien aurrean. Gainera, Bizkaiko adinekoen egoitzetako beharginek eta itunpeko irakaskuntzako langileek lanuzteak egin dituzte.
Bizkaiko Aldundiaren aurrean Adolfo Muñoz Txiki ELAko idazkari nagusiak, Gizalaneko buru den Igor Eizagirrek eta egoitzen sektorean lan egiten duen Loli del Castillok hitz egin dute.
Muñozek esan duenez, administrazioak, patronal pribatuak bezala, soldatei eta lan-baldintzei eraso egiten die, eta gainera "enplegu publiko ugari ari da suntsitzen", salatu du. Beraz, sindikatuak langileei dei egiten die lantokietan antola daitezen: "Ez daukagu beste aukerarik, lantoki bakoitzean sindikalizatzea ezinbestekoa da patronalaren erasoei aurre egiteko, arlo publiko zein pribatuan". "Mobilizazio aste honen helburua antolakuntzan aurrera egitea da, eztabaidan sakontzea, gero alternatibak plazaratzeko moduan izan gaitezen, eta oraindik hitzarmen kolektibo propioa ez duten lantoki guztietan akordioak ixteko"