Nahaspila Ertzaintzan

2012/05/11
Aldi luze batetik hona ari gara salatzen Sailaren arduradun gorenek hartzen dituzten erabakien bidez daramaten jarduera, Ertzaintza erabateko anabasara eraman dituzten erabakiak hain zuzen ere.

Sestaoko Ertzainetxean ematen ari den problematika, Unitate horren Buruzagitzagatik bakoitzak izan dezaken iritzia albo batera utzita ere, Ertzaintzako beste Unitate askotan ematen denaren desberdina ez da.

Ertzaintzaren egoitza bateko itoginak, bertan ematen den pilaketa, ibilgailuen gabezia edo hauen banaketa, neguan berogailu eza, udaran aire girotuarekin arazoak, ez da buzoa berritzen, udarako uniformerik eskuratu ezina (gogoratu besterik ez dago joan den abuztuan nolako propaganda egin zen hiru hiriburuetan lan egiten duten Ertzainei entregatzen zitzaien arropari buruz, azkenean bete-betean ustela izan bazen ere), Ertzaintzako arduradunaren azkeneko burugabekeria hornidurakoa ez den materialen erabilera galaraztea izan da, nahiz eta nozitzen dugun material gabezia dela-eta, orain erabiltzen den eta sailak entregatzen ez duen material horren zatirik handiena, Ertzainek beraiek erositakoak dela jakin, ikerketa eredu berria ezartzeak dakarren antolaketa hondamendia, etengabe bat-batean eta bereizkeriaz egiten diren eginkizun zerbitzuak, eta abar…, unitate bakar batik edo bere buruzagitzari egotzi ditzakegun arazoa izatetik urrun, azpiegitura arazoak dira eta bere arduradun gorenek izen abizenak dituzte, ez dira hauek baino:

 

ANTONIO VARELA (Ertzaintzaren zuzendaria izana eta orain bere Nagusia)

JOSE MªETXEGARAY FERNANDEZ (Giza Baliabidetako Zuzendaria)

JOSEBA BILBAO (Azpiegitura Zuzendaria)

MIGUEL BUEN (Segurtasun Sailburuordea)

RODOLFO ARES (Herrizaingo Sailburua)

Nahaspila honen benetako erantzuleak hauek dira eta ditugun tresna guztiak eta ahalegin guztiak hauen aurka erabili behar dira. Bestelako jarduerek erantzukizuna desbideratzeko asmoan bakarrik uler daitezke, benetako erantzuleak direnen postuen alde egitearren, eta horrela jaten ematen dienaren eskuari hozka egitea saihestuz.