Negoziazio kolektiboa Ertzaintzan

2023/03/28
Negoziazioa, isilpean

EGUNGO EGOERA

Ertzainen lan-baldintzak arautzen dituen egungo akordioa (hitzarmen kolektiboa) EHAAn argitaratu zen 2012ko urtarrilaren 20an. 2018ko amaieran partzialki aldatu zen, ERNE eta ESANekin lortutako akordioaren bidez.

Murrizketa ugari egin ditu Segurtasun Sailak gure lan-baldintzetan, 2012tik aurrera. Horietako batzuk akordio sindikalarekin eta, besteak, inolako oposiziorik gabe (baina inoiz ez ELAren oniritziarekin).

Hurrengoak dira murrizketa horietako batzuk:

1. Plantillaren %10eko murrizketa (gaur egun, 7.200 Ertzain baino ez gara)

2. Erosteko ahalmenaren %19ko galera

3. Akordio Arautzailearen 11. artikulua etetea (erretiro saria)

4. Itzarriri egindako ekarpenaren murrizketa

5. Karrera profesional diskriminatzailea, beste kolektibo batzuekiko (Osakidetza, adibidez)

6. Lan-baldintzak etengabe okertzea (horrek langile falta eta Ertzainen osasunak txarrea egitea dakar)

ISILPEAN, KOLEKTIBOARI EZER ESAN GABE NEGOZIATZEN: NOREN MESEDETAN?

Testuinguru honetan, gure lan-baldintzen Akordio Arautzaile berria laster sinatuko dela entzuten ari gara. Negoziaketa aldebiko bileretan gertatzen ari da, baina inolako testurik gabe. Gainera, informazio guztia Segurtasun Saileko negoziazio kolektiboaren arduradun nagusiak baino ez dauka.

Monitoring deitutako sistema berri baten inguruan ari dira hitz egiten (horren bidez SAMaren araudia aldatu nahi dute, bai eta absentismoari lotutako produktibitatearen araudia ere bai).

Baina Segurtasun Sailari eta sinatzeko prest dauden horiei deserosoa egiten zaien oinarrizko gai bati buruz ez dute hitz egiten: Akordio Arautzailearen 11. artikuluan agertzen den aurretiazko erretiro saria betiko ezabatu nahi dute.

Gaur egun, gure Akordio Arautzailearen 11. artikulua urtero eten behar da, ordaindu behar EZ izateko, Eusko Jaurlaritzaren AURREKONTU LEGEAN sartuta. 11. artikulua betiko ezabatzea Eusko Jaurlaritzaren murrizketak onartzea da, eta horrek 10.000 euro baino gehiago galaraziko dizkie erretiratzen diren Ertzainei.

Horrez gain, hurrengoak ere sinatuko dituzte:

1. Plantillaren %10 galtzea, ezer esan gabe

2. Erosteko ahalmenaren %19ko galera

3. Itzarrin egindako murrizketa eta karrera profesional negargarri bat onartzea

ELAK ESKATZEN DUENA

Negoziazio Mahaian dauden sindikatuei ELAk eskatzen die negoziazioak argiak izan daitezela.

Ez ditzatela kolektiboari bizkarra emanda egin.

Ez dezatela onartu Ertzainen lan-baldintzen murrizketa gehiagorik.

ELAk, beste behin, eskatu egingo die ere Sailari eta 125 mahaiko sindikatuei ELA onartu dezatela Negoziazio Mahaian.

ERTZAINA ZARA, EZ DIEZAZUTELA LAPURTU!!!