Negoziazioa argirik eta idazkaririk gabe

Oharrean bai esaten duela nola eta non adosten diren aldebiko bilera horiek eta zein gai aztertzen diren: joan den apirilaren 4eko negozioazio bileran Segurtasun Sailak , ESAN eta CC.OOkoekin alegia Ertzaintzako langileriaren %20 ordezkatzen dutelnekin soil-soilik.
Gutxien-gutxienez harrigarria da ELA-Ertzaintzari aldebiko bilerara ez joatea egoztea Akordio Arautzailea bere osotasunean negoziatzeko inolako borondaterik ez dagoenean; eta, bestalde, beste sindikatu batzuekin adostutako gaietaz hitzegitea.
Sindikatu horiek, Segurtasun Sailburuarekin batera (parte hartzen dutenen distira hutsaren truke) nahiago dute ezer alda ez dadin prestatutako trukaketan aritzea; izan ere, sailak eta CC.OO eta ESANek hain gustukoa duten salerosketa horretan, gainera, ez du inork ezagutzen. Horrexegatik hain zuzen ere, egiten dira argirik eta idazkaritzarik gabe. Ez ahaztu sindikatu hauek izan zirela bere garaian negoziazio mahaiaren bilerak grabatuak izatea oztopatu zutenak.
Gure postura argia eta iritzi publikoan jakina da, hitzarmen berria negoziatzeko egiten diren deialdi guztietara joaten gara; baina lehen baldintza da: Sailak bere osotasunean hartzen duen Akordio Arautzailearen porposamena aurkez dezala. Ez dugu onartzen Administrazioak berak bere aldetik jokatuz eragin duten hondamendiari konponketak emateko egin nahi duen zatikatze interesatua parte hartzea, Ertzainentzat hil ala biziko garrantzia duten gaiak azkenerako utziz (edo inoiz ez egiteko).
Ertzainen eskubideak etengabe murrizten ari dira. Gugan Segurtasun Saileko kudeatzaileek agertu duten begirune ezak erakutsi diguna da murrizketa hauek gelditu ahal dituen bide bakarra borroka dela. Hala ulertu dugu Ertzaintzaren ordezkaritza dugun %80ak. Hala eta guztiz ere, baditugu laguntzaile egin eta ematen dizkien apurrak kudeatzen dituzten sindikatu pare bat.
Egungo Ertzaintzaren egoera Segurtasun Sailaren erentzukizuna da, eta, beraiekin batera, salgaien azoka honetan beren interesagatik parte hartzen duten langileen ordezkariena. Baina benetan gertatzen dena, inor ez dela esaten, egiten edo adosten denaren erantzule egiten, den-dena argirik eta idazkaririk gabe egiten baita.