Ongi etorri XXIV promozioa

2015/09/18
Gaur XXIV promozioko kideei ertzain-agiria ematea burutu da

Ekitaldi hau egin izana albiste ona da: Egin-eginean ere, horrek esan nahi du 120 lankide berri kalean izango ditugula guztion eskubide zibil, politiko eta demokrazian funtsezkoak direnen alde ekinean jarduteko; hots, zor gatzaizkion herriaren eredu den polizia euskalduna, integrala eta prebentzioan oinarritutako kidegoaren atal izaten. Gainera, albiste ona da hasiera-hasieratik Madriletik egindako eraso larriak jasan dituen XXIV promozioaren prozesu guztia burutu delako ere.

Oso ondo dakizuen bezala, zuek guztiokin eguneroko borrokan ELA hor egongo da, kolektibo osoaren lan-baldintzak hobetzen. Baina, Eusko Jaurlaritzak antolatu duen ertzain-agiriak emateko ekitaldi horretan ez egoteko gure erabakia hartu dugula ikusi izango zenuten gaur. Izan ere, ez dugu nahi izan Eusko Jaurlaritzak propaganda egiteko erabiltzen duen ekitaldian parte hartzerik. Benetan Jaurlaritza honek larriki eta sistematikoki kolektiboaren lan-baldintzak erasotzen ari den bitartean hala egingo dugu gainera. Hain zuzen ere, batzuetan Madriletik datozen murrizketak erabili ditu horretarako; eta besteetan, berriz, Eusko Jaurlaritzak berak inposatu izan ditu. Murrizketa guzti horiez gain, ertzain guztiontzat -eta gizartearentzat oro har-, hain ondorio kaltegarriak dituen 2016 Ortzimuga planaren inposaketa gehitu behar zaio.

Beraz, ELA-Ertzaintzatik adierazten dugu:

  • XXIV promozioko gure lankideei ongi etorririk beroena ematen diogu. Eta, aldi berean, Eusko Jaurlaritzari XXV promoziorako hautaketa prozesua bururaino eramaten jarraitzea exijitzen diogu.

  • Lehendakaria buru dela Jaurlaritzari, eta Sailburuari; bi-biei, Segurtasun Sailaren arduradun gorenak diren einean, nabarmen bidegabeak eta gizartearen aurkakoak diren murrizketa eta inposizio politikak errotik aldatzea exijitzen diegu; eta, ondorioz sinatuta indarrean diren akordioak bete eta murriztu dituzten eskubideak leheneratzea.

 Adierazitakoaren arabera, eskubideak ukatzen dizkigutenen ondoan Arkautin egongo ez bagara ere; bene-benetan, ertzainok jakin behar duzue: zuekin bagaude.

XXIV promozioa: Ongi etorri!!!