Ordutegia malgua duten ertzainek nozitzen duten bazterkeria salatzen du ELAk

Sarri, bai Burutza jakin batzuk eta baita Giza Baliabideetako Zuzendaritzak ere, <<ikerketa eremu>> kontzeptua gehiegikeriz eta bidegabe erabiltzen dituzte oso argi << Hiritar Segurtasun eremuko>> diren funtzioei ezarriz. Horrela, ikerketako kideak erabili dituzte -batez ere ordutegi malgukoak-, inolako kosturik gabe HSeko funtzioak betearazteko.
ELAk bere egunean salatu zuen bazterkeria hau, ikerketako ertzain bat ordutegi malgua zuena, bere egun-librean manifestazio bat zaintzera deitua izan zen-eta. Administrazioari auzi-eskaera egin citación eta sententzia gure aldekoa izan zen, hau da, auzi-eskatzailearen aldekoa.
Beraz, hiri segurtasuneko funtzioak egiteko ikerketako kideei egiten zaizkien lan deialdi guztietan, baita indarrean dugun Lan baldintzen Akordioan 27.2an jasotako kasuetarako eginak ere, HSeko lankideek dituzten ordain guztietarako eskubidea dute. Hortaz, nahiz eta aurrez planifikatutako ekitaldiak izan, beti ere salbuespen izaera badute, zerbitzu-premiagatik deitua izan dela ulertuko da, besteak beste: hauteskundeak, bisita ofizialak, ekitaldien ospakizunak, herrietako jaiak, manifestazioak...).
Hasiera-hasieratik <<Ortzimuga 2016>> plana gelditu eta atzera botatzea exijitzen ari da ELA. Izan ere, langileen ordezkariekin negoziatu gabe ezarria izan zen, eta Hiritar Segurtasunean lan-karga handiagoa eragiten ari da ordainetan ezer jaso gabe. Era berean ELAk exijitzen du bazterkeri eza bermatzen duen Ordutegi Malguaren arauketa bat, eta, baita, gehiegikeriaz nahierara erabiltzea saihestuko duen ordutegi eraentza Guardietan eta Kasuetan ezartzea; eta, garrantzitsuena dena: laneko eta etxeko bizitza bateragarriak egingo duen ordutegia izatea.