Paris-eko atentatuen ondorioz ezarri diren alerta mailak direla-eta Segurtasun Sailak edukirik gabeko neurriak argitaratu ditu

Ertzaintzaren arduradunek atzo Erandion egin zuten bileraren berri eman zen, Pariseko atentatuaren ondorengo egoeraren balorazioa eginez estatu mailan terrorismoaren aurkako alerta maila hausnartu zuten, ondoren beharrezkoa den jarduerak ezartzeko.
Argitaratu diren neurrien artean Ertzaintzaren polizia-unitate guztiei egoera hauekin bat egiten duten segurtasun neurriak informatzea zegoen: prebentziozko zaintza areagotu, prebentzio eta babeserako egokiak diren polizia-lanetarako segurtasun neurriak hartzea, eta, hala eskatzen duten egoeretaz ohartuz gero neurri hauek gehitzea, betiere zuhurtzia eta tentuzko irizpideak erabiliz.
Edukirik eta zehaztasunik gabeko erabaki hauen aurrean, ELA-Ertzaintzak Segurtasun Sailaren axolagabekeria larria salatzen du, izan ere, Ertzaintzako kideei ez zaie hartu beharreko neurriak jakinarazi eta ezta lan jarraibideak aldatu ere, hauei egoera arruntean bezalaxe eusten bait zaie (kontrolak, patruila lanak…), agente bakoitzak lanean hartu behar dituen neurriak norberaren esku utziz.
Hartu beharreko neurri zehatzak langileri osoari berehala jakinaraztea exijitzen dugu. Era berean, Ertzaintzaren kide guztiei une honetan dagoen arrisku mailaz informatzea, eta, horrelakoetarako dagoen segurtasun jarraibidea aktibatua izatea ere bai.