Plantila murrizketarik ez! 25. eta 26. promozioak aurrera!

Elkarretaratze hau honako goiburuekin egingo dugu: “No a los recursos ni imposiciones de Madrid, plantila murrizketarik ez” “25. eta 26. promozioak aurrera”
Ertzaintzako hautaketa prozesuei Estatu espainolak sistematikoki errekurtsoak ipintzea azken urteotan ohikoa bihurtu da. Estatalizazio norabidearen beste adibide bat dugu hau. Era horretara inposatzen ditu erabaki antisozial eta autoritarioak, betiere zerbitzu publikoak etengabe erasotzeko apustuaz aurrera eginez, eta, bide batez, baita, bertan lana egiten duten langile guztiei ere.
Gainera, errekurtso hauek autogobernua oso larriki erasotzen dute, eta argi uzten du ertzain kopurua murrizteko ahalegina. ELA eta ErNErentzat ertzain hauek ezinbestekoak dira EAEko herritarrei behar bezalako zerbitzua emateko, eta nabarmen uzte dute hemen egon behar ez luketen milaka polizia nazional eta guardia zibil egotearekin oso bestelakoa gertatzen dela.
Beraz, ELA eta ErNEk exijitzen dugu estatu espainolaren gobernuak ipinitako errekurtsoak erretiratzea. Eta aldi berean eskatzen dugu promozio berrien aurreratzea eta bultzatzea herritarrei zerbitzu on baten berme gisa.
Horrenbestez, berriro ere ELA eta ErNEk Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu XXV. promozioko 254 ertzainak kalean edukitzea, eta, baita, XXVI. promozioaren hautaketarekin aurrera jarraitzea.
Azken batean Moyua plazan 11:00etatik aurrera egingo den elkarretaratzean aktiboki parte hartzera ertzain guztiak deitzen ditugu.