Pragako Adierazpena "Errefuxiatuak Europan, eta asilo-politika"

2015/09/04
Pragan, irailak 2 eta 3an EuroCOP Batzordearen bileran errefuxiatuek gaur egun duten egoerari buruz hitzegin dute ordezkariek, baita ematen ari diren migrazio joan-etorriei buruz ere, eta, ondoren Pragako Adierazpena beregain hartu du.

Mundu mailan, ia 60 milioi pertsona daude ihesian edo antzeko leku-aldatze egoeran bizi dira, gurasorik gabeko ume eta familia ugari tartean direla. Azken hilabeteetan, ehundaka mila pertsona, ez Siria eta Ipar Afrikatik soilik, baita Europaren Hego-ekialdetik ere, Europa Batasunera iristeko bidean jarri dira.

Ohikoak egin dira hildako eta jazartutako errefuxiatuen irudiak. Errefuxiatuei babes seguru eta duina ematea –aldi baterako bada ere-, Europako herrialde guztientzat ,gaur egun oraindik giza-erronka  galanta da.

Hala ere, izugarrizko baldintzak direla-eta nabarmentzen da egun hauetako egoera. Egunero, milaka errefuxiatu iristen dira EBeko herrialdeetara. Europako estatuetako eta nazioetako poliziek egoera honekin borrokatu behar dute, baina, sarri, ez daude behar bezala prestaturik ez eta horniturik.

EuroCOPek Europa Batasuneko Batzordeari eta europear Estatu eta Nazioei dei bat egiten die Europa osoan zehar errefuxiatuen joan-etorriak hobeto antolatzeko dauden betebehar eta kontratuzko arauak praktikan jar ditzaten. Horrela eginez gero polizia eta herri-administrazioetako profezionalen gain eragiten den tentsio eskerga gutxituko litzateke, zati baten bada ere.

EuroCOPek gogorarazten du europa osoan polizia kide gutxiago izateko urteetan indarrean egon den erabakia okerra izan dela. Izan ere, gaur egungo egoerak erakusten du lanaz gainezka daudela, eta polizia kide gutxi daudela egungo erronkeei aurre egiteko: legez kanpoko inmigrazioa, giza-trafikoa eta nazioarteko delikuentzia besteak beste.

EuroCOPek Europako Kontseiluari dei egiten dio berma dezan europear Estatu eta Nazioek euren lana egoki egiteko beste polizia-indar ezar ditzaten. Polizia kide bakoitzari doakion lan-karga gutxitu beharra dago. Gainera, polizia kide guztiak errefuxiatuekin duten tratuan  ondo trebatuaz gain  hobeto hornituta eta babestuta egon behar dira.

EuroCOPek Europako Kontseiluari eskatzen dio legez kanpoko inmigrazioa indar handiagoz borroka dezala; eta, era berean, pertsonak euren herriealdetik ihes eginbeharrean aurkitzeko dituzten arrazoiak ere.

Batez ere EBren ezaugarri nagusia benetakoa izan dadila; hau da, << aniztasunean batua >>. Europako Batasunari 2012an pakea, adiskidetzea, demokrazia eta giza-eskubideekin zuen konpromisoagatik aitortua izan zitzaion Pakearen Nobel saria. Sari hau etorkizunerako betebehar bat da.