Saskibaloi Mundiala eta murrizketak

ELA‐Ertzaintzak Ertzaintzaren Zuzendariari, Gervasio Gabirondori, bidalitako idatziaren bidez, mundialaren antolaketa dela‐eta egiten diren lanerako deialdi guztiak egun berezietarako egindako gisan hartuak izan daitezela exigitzen diogu Segurtasun Sailburuari; gertakari honek ohiko zerbitzuan eragindako premiak betetzeko zerbitzutik libre diren egunetan egiten direnak ere gaineratuz.
Jakin izan dugu, abuztuaren 26ko datarekin, Ertzaintzaren Zuzendariak saskibaloi mundialeko partidu egunak, hau da, abuztuaren 30 eta 31 eta irailaren 2,3 eta 4a, indarrean den Akordio Arautzailearen 27.4.2 artikuluak dioena ezartzearren, gertakari berezi gisa aitortuak izan daitezen proposatu zuela. Erabaki hau logikotzat ulertzen dugu, baina, ez dugu bat egiten berezitasun hau soilik partidu egunei aitortzearekin, izan ere, Akordioaren testuak jasotzen duen gisan egun librean egiten diren lanerako deialdi guztiei ezarri behar zaie beti ere hemen ari garen bexalakoxe gertakariek eragina bada.
ELA‐Ertzaintzak eskatzen du bere eskaera haintzat hartua izan dadila, eta, aldi berean, salatzen du Sailburutzaren xedapena ertzainen eskubideak hain gutxi inporta diela agerian utzi duen pertsona batek egina izatea. Izan ere, egun librean lana egiteagatik zein den ordaindua eta zein ez erabakitzen duena bera izatea onartezina bait da.
Oraindik eta ulergaitzago egiten da ESAN, akordioaren sinatzailea, Sailarekin bileran, artikuloak diona"lehen eskutik azaldu" behar izatea.
Nor zegoen eta nor dago hauteskunde kanpainan?