Segurtasun Sailak uko egiten dio Ertzaintzako lan-egutegiak negoziatzeko eguna eta ordua ipintzeri

2017/01/11
Arabako LHKaren egoitzan gaur egin da adiskidetze-egintza, eta adostasunik gabe amaitu da

Nahiz eta Ertzaintzako lan-baldintzak arautzen dituen Akordio Arautzailearen 16. artikuluak, 6. atalean, eta, baita, Euskadiko Polizia Legearen 103. artikuluak ere, hala egin behar dela ezartzen duten,  Segurtasun Sailak uko egiten dio 2017ko lan-egutegiak negoziatzeari. Hortaz,   Lan-gatazkak konpontzeko borondatezko prozedurei buruzko lanbide arteko akordioan – Precon-, joan den abenduaren 23an ELAk eskaera egin zuen. 
Segurtasun Sailak akordio arautzailean eta Polizia Legean ezarritakoa betetzera behartzeko egin zen eskaera hau. Eta, asmoa zen,  2017ko Ertzaintzaren lan-egutegi adostua lortzea benetako negoziazioaren bidez. 
PRECOren deialdira ELA, ErNE eta SIPE sindikatuak, eta, Segurtasun saila agertu dira. Deituak izan badira ere, ez dira bertaratu ez ESAN  ez eta CCOO ere. 
Bileran, beste behin ere, agerian gelditu da Sailak ez duela negoziaziorako inolako borondaterik. Oraingo honetan Arabako PRECOren arduradunaren aurrean, gainera. 
Egutegiak negoziatzeko deialdia egina zegoen; baina, Sailak, behin eta berriz, negoziazio- mahaiari hantxe bertan hasiera ematea baztertu egin du. Hala ere, besteak beste 2017ko lan-egutegiez hitz egiteko, negoziazio-mahaia laster deituko duela hitz eman du. 
Hori ikusita, ELAk eskatu du bilerari eguna eta ordua ipintzeko; eta, Sailak adierazi du hori egitea ezinezko zaiola, baina berriro ere, bilera-deia laster egiteko borondatea azaldu du. Bilera eguna eta ordua ipintzera Saila ukatu denez, adiskidetze-egintza adostasunik gabe amaitu da. 
ELA-Ertzaintzan oso argi dugu geure esku dauden tresna guztiekin borrokan jarraituko dugula Sailak agertzen digun mespretxuzko jarrera aldarazteko; eta, bide batez, azken urteetan galdu ditugun eskubide guztiak berreskuratzeko. Hau da, negoziazio-mahaiaren bidez lortuko dugu gure lan- eta bizi-baldintzak hobetzea.