Segurtasun Sailak ez du negoziatu nahi

2015/03/25
ErNE, ESAN, ELA, SiPE eta EUSPEL ertzaintzaren sindikatuek 103 negoziazio mahaiaren premiazko bilera-deia egin eta gero, Sailaren ordezkariak ez dira bertaratu; beraz, jarrera honekin argi eta bene-benetan egiaztatuta gelditu da ez dutela inolako negoziaziorik nahi, ez behintzat ertzaintzako langileen ordezkariekin.

Sindikatuen deialdi honen aurrean Sailak, egun eta ordu berean egiteko bilera-deia egin du; eurentzat eta ez beste inorentzat egokiak diren ondorengo aztergaiak dituena:

- Lan-baldintza araupetzeko akordioari buruz, dio: “Ekonomia bilakaerak oraingoz ez du onartzen lan-balditzen onurarik jasotzea baldin eta gastua eragingo balu …”
- Berehala egin nahi den lekualdatze lehiaketarako erabiliko diren LZ (Lanpostuen zerrenda) eta merezimendu-baremoei buruz, berriz; Sailak bere aldetik hartu du aldatu ezinezko erabakia, hurrenez hurren, bata martxoaren 20an eta bestea martxoaren 3an HEAAn argitaratu direnak.
- Antzinatasunari dagozkion baimen-egunei buruz, berriz, “epai ebazpenak exekutatzea” besterik ez duela egingo dio. Egun horiek itzultzeari inolako aukerarik eman gabe.


Horretaz gain, Segurtasun Sailaren jarrera salatu nahi dugu; izan ere, negoziazioari buruz euren planteamenduen balorapena polizia txanda-aldaketako briefin guztietan ertzainei jakinarazi diezaieten agindu dute. Gezurretan ari dira. Are ageriagoan dago kontua, txanda-aldaketako bilera horietan beraietan ertzainak egun duten egoeraren berri eman eta sindikatuek Sailarekin dugun aurrez aurrekoaren berri ematera joatea galerazi digutela.


Horrenbestez, ertzainei benetan arduratzen gaituen gaiak Segurtasun Sailak negoziatu dezan behartze aldera, ErNE, ESAN, ELA, SiPE eta EUSPEL sindikatuek bere garaian adierazi genuen bide-orriarekin jarraituko dugu; ondorioz, hurrengo ekitaldi hauetarako deialdia egiten dugu:

  •  Martxoak 27 eta apirilak 17,24 eta 30ean Legebiltzar aurrean elkartaratzeak
  •  Apirilaren 22an Bilbotik Erandiorainoko ibilaldia.

Ezin dugu huts egin. Saila benetan adostasunetara iristeko konpromisoarekin negoziatzera esertzen den bitartean, gure eskubideen defentsan mobilizazioekin jarraituko dugu.