Sindikatu arteko akordioa haustea

2012/05/08
2012ko otsailaren 29ko akordioan lortu zen Sindikatu Arteko Batasunetik ELA sindikatua kanporatzeko erakunde sindikal batzuen erabakiaren aurrean ELAErtzaintzatik lan bateratuari heldu diezaiogun dei egiten dugu

Euskal langile bezala geure eskubideen alde, eta orokorrean hiritarrei eta Ertzaintzari era berezian egiten ari diren murrizketen aurka, 2012ko otsailaren 29ko akordioan lortu zen Sindikatu Arteko Batasunetik ELA sindikatua kanporatzeko erakunde sindikal batzuen erabakiaren aurrean ELA Ertzaintzatik lan bateratuari heldu diezaiogun dei egiten dugu.

Uste dugu erakunde horiek hartutako erabakiak Ertzaintzako kide guztien eskubideen alde benetan jardun ordez beren interes hutsa aurretik ipiniz eragindakoa izan dela.

ELAk batasunaren aldeko bere gogoari eusten dio, benetako mobilizazio eta borroka egiteko gertu daudenen ondoan egonez, eta murrizketa egiten dituzten administrazio
arduradunen eta Ares Sailburuaren eta bere talde partikularraren erabakien aurka egiteko helburuarekin egiten diren sindikatu ekintzak babestuko ditu.

Murrizketak, eta Ertzain bezala, hiritar eta euskal funtzio publikoko langile bezala ditugun eskubideen urraketa bereziki larriak nozitzen ari garen une honetan, uste dugu, denok baturik, egiten ditugun mobilizazio eta erantzun ekintzek bakarrik, izango dutela eragin positiborik, beraz, antza ELAk enbarazu egiten dien erakunde hauei dei egiten diegu, gogoeta egin dezaten eta egungo egoerak eskatzen duen eran erantzun bateratua eman dezagun.