SOS DEIAK-en zentralizaziorik ez

2018/11/09
"SOS DEIAKen zentralizazioaren aurka"lelopean azaroaren 21ean goizeko 10:30etan Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean egingo dugun konzentrazioan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu

 

Ekitaldi honekin oinarrizko zerbitzu publiko honen okertze proposamenaren aurkako salaketarekin jarraitzea da. Gaur egun zerbitzu hau herrialde bakoitzatik kudeatzen da eta Eusko Jaurlaritzak Bizkaian zentralizatzeko asmo irmoa du.

ELAren iritziz zentralizazio hau ez da beharrezkoa. Eusko Jaurlaritzak gaur egun arte bermatutako kudeaketa eraginkorra ezeresean utzi nahi du eta bertako langileen ezagutza zehatza zakarretara bota.

Hau dela eta Ertzaintza, Osakidetza eta Eusko Jaurlaritzako langilegoari konzentrazioan parte hartzera deitzen zaituztegu eta bide batez, Markel Olano aldundi nagusiari Gipuzkoako Lurraldearen interesak defentsa ditzan exijitzen dio ELA sindikatuak.