Txema Agirreren omenaldia bere hilketaren 20. urteurrenean

2017/10/13
Txema Agirreren erasoaren 20. urteurrenean, ELA eta ErNEk omenaldia egin diote bere izeneko plazan. Bertan, oroimenean adierazpen bat irakurri dute. Gogoratu, 20 urte igaro direla ETAk gure lankide Txema Agirre erail zuenetik.

Irakurritako adierazpena:

Gaur bezalako egun batean, orain dela 20 urte, ETAk gure lankide Txema erail zuen.

Txemak ertzaina izatea hartu zuen lanbide, jendeari laguntzeko, gizarte babesteko eta bidegabekerien aurka egiteko.

Tolerantzia eta elkarrizketa izan ziren bere tresna nagusiak.

Sineste sendoak izateagatik eta gizartea babesteagatik kendu zioten bizi Txemari.

Bere heriotza biziki mingarria izan zen denontzat, baina batez ere etxekoentzat eta lankideontzat.

Ekitaldi apal honetan omendu nahi dugu, eta haren senideei adierazten diegu zinez eta bihotzez gure sentimendurik sakonenena.

Txema, Zure lankideok ez zaitugu ahaztuko.

Beti gure googoan.