Txema Agirreren plazan izango den ekiltadiko ELA Ertzaintzaren jarrera

2017/01/13
Ekitaldiarekin antolatzaileen beharrezko sentiberatasunak eta gutxiengo etikak huts egin dutela

ELA-Ertzaintzaren ustetan biktimen aitortze-prozesuan, oraindik orain, egiteko asko dago, eta, bide horretan, geuk ere geure autokritika egiten dugu. Beraz, gure ustetan, aitortza horretan laguntzen duen edozein ekitaldi positiboa da, eta Ertzaintza erakundearen aldekoa, gainera. 

ELA-Ertzaintzatik uste dugu presoen eskubideen aldeko ekitaldiarekin antolatzaileen beharrezko sentiberatasunak eta gutxiengo etikak huts egin dutela. Horrenbestez, hurrengo baterako eskatzen dugu mina eta sumindura pizten dituzten edozein ekintza ekiditea. 

Hori guztia adierazi eta gero, ELAk uste du: daramagun normalizazio prozesuan aurrera egitea ezinbestekoa da, eta akats larria litzateke  garaile eta garaituen arteko diskurtso batera itzultzea