Uholdeak. Aresen erabateko aurreikuspen eza

2011/11/11
ELAk Herrizaingo Sailaren arduradunek joan den asteburuan izan diren uholdeetako alerta-egoerak direla eta izan duten aurreikuspen eza salatzen du.

Ertzaintzako arduradunek, alerta egoera agindu zen joandako asteburuan, ez zuten une batean ere herritarrek eta lanean ziren Ertzainen ziurtasuna kontuan izan.

 

Kasu hauetan ustez  osatu behar den “krisi mahaiak” ez zuen egokitzat hartu hori zela eta zerbitzua indartzea eta Ertzain-etxeek pertsonal  aldetik gutxienean zeuden, azken aldian gehiegitan ohikoa den bezala.

 

Aurreikuspen gabezia honek Gipuzkoa erabat gelditzea ekarri zuen, errepide gehienak etenda, herri asko bakartuta, eta Ertzainen aldetik, berriz, gorabehera franko zirela eta denei arreta eman ezina, eta behar den babesik gabe lan egitearen ondorioz datorren arriskua gaineratuz.

 

Harrigarria da ikustea zerbitzua indartzerakoan zein irizpide ezberdin ematen den.  Espainiako itzulia Euskaditik igarotzerakoan libre zen pertsonal guztiarekin indartu zen, hauteskunde kanpainan Gobernu Zentraleko goi kargudun bat Euskadira badator, dagokion unitateko pertsonal guztiak beharrizan hori estaltzen du, ez dago uholde  larrien egoera aurreikusita hau zurituko duenik: INORK EZ ERREFORTZATZEA.

 

Beldur gara eman den geldialdiaren zuritze aldera, Sailburuak, behin eta berriz esan duen erreskate zerbitzuak pribatizatzeko bere nahia,  beti ere “zerbitzu publiko hobea eta eraginkorragoa emateko iritziz”, ez den aukeraz baliatuko saiakeran denbora daraman aldaketak ezartzeko. Honi buruz, salatzen dugu negoziazio mahai gainean ipini duen Lan zerrenden bidez egiten ari den  ahaleginak, eta ELAren ezezko biribila jaso dutenak, Unitate hau desegite aldera, eta azken berri bezala, bere eraginkortasuna agerian utziz, erabaki du gauetan lanik ez egitea, egun duten 24 orduko ordutegia aldatuz.